aizkora
Hiru saio izango ditu Euskal Herriko Hirugarren Mailakoak
J.L.
Euskal Herriko Hirugarren Mailako Txapelketak hiru saio edo kanporaketa izango ditu, eta bakoitzetik lehenengo biek lortuko dute finalean aritu ahal izateko txartela.
Hasiera bihar emango zaio Beintza-Labaienen 18.30ean. Bertan, Llanos, Kortxero, Irazabal, Agirre, Alkizalete II.a, Beltza, Kañamares III.a, Bergara, Etxeberria eta Kastro lehiatuko dira. Patxi Mindegia ere aritzekoa zen, baina osasun arazoak dituela-eta, ez du parte hartzerik izango. Aizkolari bakoitzak bost kana-erdiko ebaki beharko ditu.
Kañamares III.a, Kastro eta Beltza dira, adituen ustez, finalera sailkatzeko faboritoak. Kanporaketako berrikuntza Bergara izango da, ofizialki lehen aldiz arituko baita lehiaketa batean.