GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bilduk Zadorran hildako arrainei gertatutakoa argitzeko eskatu dio Aldundiari

GARA | GASTEIZ

Aurreko asteburuan Zadorra ibaian hiru tona arrain hilda agertu zirela-eta, azalpenak eskatu zizkion atzo Bilduk Arabako Aldundiari.

Erantzukizunak argitu ahal izateko, Aldundiko Ingurumen Sailari arrainekin gertatutako hondamendia argitzeko eskatu zion koalizioak. Bada, arrantzale batek emandako informazioaren arabera, arrainak amoniako isuri batek pozoituta hil ziren.

Duela hilabete bat, Gasteizko udalerrian ura kudeatzen duen elkarte publikoak, Amvisak, 2012an zehar isurketen gorakadaz ohartarazi zuen. Gauzak horrela, Bilduk zaintza zorrozteko exijitu dio Aldundiari.

Zoritxarrez, Zadorra ibaian antzeko ezbeharrak gertatu dira aurretik. 2010ean, arrain ugari agertu ziren hilda isurketa toxikoen ondorioz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo