GARA > Idatzia > Kultura

Udate

XVIII. edo XIX. mendeko errotarriak egiteko harrobia aurkitu dute Mendexan

Atabaka Kultur Elkarteko kideek XVIII. edo XIX. mendekoa izan daitekeen errotarriak egiteko harrobia aurkitu dute Mendexako itsasertzean, Karraspio hondartzatik metro gutxira, ekialderantz. Bertan, 133 zentimetroko diametroa eta 800 kilo inguru dituen errotarri bat aurkitu dute, osorik, baita bukatu barik dagoen beste bat ere. Mutrikun eta Gaztelugatxen antzeko harrobiak badira ere, ez da orain arte Mendexako honen berririk izan.

p057_f01_98x85.jpg

Alvaro HILARIO | MENDEXA

Mendexako itsasertzean, Artzabal izeneko lekuan, errotarriak fabrikatzeko XVIII. edota XIX. mendekoa izan daitekeen harrobia aurkitu dute Atabaka Kultur Elkarteko kideek. Besteak beste, 133 zentimetroko diametroko eta 800 kilo inguruko errotarria atzeman dute bertan.

Mutrikun, Deban eta Gaztelugatxen horrelako harrobiak daudela ezaguna bada ere, ez da orain arte Mendexako harrobi honen berririk izan.

Aurkikuntza

Joan den uztailean, Mendexako kostaldetik paseatzen zebilela, Nacho Monterok errotarria zirudiena ikusita, ondarea zaintzea helburu duen Atabaka Kultur Elkarteko kide Guillermo Ruiz de Erentxuni haren berri eman zion. Uztailaren 27an, Aranzadi Zientzia Elkarteko kide eta erroten gaian aditu Javi Castrok lagunduta, aurkikuntzaren inguruko ikerketari hasiera eman zioten Atabaka elkartekoek.

Industria garrantzitsua

«XVIII. zein XIX. mendeetan Euskal Herriak milaka errota zituen. Errotarriak ezinbesteko piezak ziren, eta horiek egiteko harrobiak oso industria garrantzitsua ziren», adierazi zigun Guillermo Ruiz de Erentxunek. «Bestalde, aurkitu berria den harrobi hau oso bitxia da, itsasertzean bertan dagoelako eta itsasgora dagoenean erabat estalita geratzen delako». Lekeitiotik Munitibarrerainoko tartean 30 bat errota zeudela kontuan izanik, zaila da Artzabaleko harrobia orain arte ezezaguna izatea ulertzea: «Alde batetik, oso industria zaharra denez gero, ez da gure artean hura ezagutu izan zuenik. Bestalde, etnografiarako hain garrantzitsuak diren elementu hauek ez dute, ondare artistikoaren ondoan, ondo dokumentatuta egoteko behar den beste pisurik», azaldu zion GARAri Ruiz de Erentxunek.

Aipatutako errotarria ez ezik, bada Artzabalen bukatzeke dagoen beste bat, baita harrobiko lanek utzitako aztarnak ere.

Aurrerantzean, artxiboetan segituko du ikerketak bertan eginiko errotarriak nongo eta zelako errotetara eraman zituzten argi dezakeen dokumentazioa aurkitzeko asmoz.

MAGDALENIENSE

Actualmente se trabaja en las capas o niveles de habitación del magdaleniense final, cuya antigüedad oscila entre los 12.000 y 12.700 años, y se estima que se trata de la fase que con mayor probabilidad acogió la creación del Conjunto Rupestre de Santimamiñe.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo