GARA > Idatzia > Mundua

Lerrokatu Gabeko Mugimendua Palestinan elkartu ezinik geratu da

LGM Lerrokatu Gabeko Mugimenduak Zisjordaniako Ramala hirian atzo egitekoa zuen bilera egin gabe geratu zen, Palestinako mugak zaintzen dituen Israelgo Gobernuak debekatu egin baitzien herrialde ezberdinetako ordezkariei lurralde okupatuetara pasatzea. Kuba, Malaysia, Indonesia eta Bangladesheko ordezkariei galerazi zieten Ramalara joatea, estatu horiek ez baitute harreman ofizialik Israelekin. Palestinarren aldarrikapenekin bat egitea zuten helburu.

p013_f01.jpg

Jose Angel ORIA

LGM Lerrokatu Gabeko Mugimenduaren Palestina Batzordeak Ramala Zisjordaniako hiria aukeratu zuen bere bilera egiteko, baina okupatzaileek zaintzen dituzte herrialde okupatuaren muga guztiak eta azkenean ezinezko izan zen aurreikusitako bilera egitea.

Israelek debekatu egin zien Tel Aviveko nazioarteko aireportuan Kuba, Malaysia, Indonesia eta Bangladesheko ordezkariei Zisjordaniara pasatzea, herrialde horiek potentzia okupatzailearekin «harreman diplomatikorik ez dutelako», hori izan baitzen israeldar agintariek atzo erabilitako aitzakia.

Israelgo agintariek ez diete jaramon egiten ez beraien herritarren eskaerei (larunbatean milaka lagunek exijitu zuten Tel Aviveko kaleetan Benjamin Netanyahu lehen ministroaren dimisioa, «injustizia sozialarengatik» eta krisiaren aitzakiarekin erabakitako murrizketengatik), ez palestinarren aldarrikapenei.

PAN Palestinar Aginteak makina bat ekimen jarri ditu abian Nazio Batuek Palestina ezagutu dezaten, eta atzo Ramalan egitekoa zen bileraren helburua horixe zen: bide luze eta gatazkatsu horretan beste urrats bat egitea.

Palestinarren haserrea

Aipatu herrialdeetako ordezkariei gertatu zitzaienaren berri izatean, Egipto eta Zimbabweko Atzerri ministroek Ramalara ez joatea erabaki zuten, haiei elkartasuna adierazteko. Azkenean, Amman Jordaniako hiriburuan zeuden gainerako herrialdeetako ordezkariek ere bilera bertan behera uztea erabaki zuten.

Hanan Ashrawi PAE Palestinaren Askapenerako Erakundeko eledunak oso gogor salatu zuen israeldarren erabakia, «Palestinak munduarekin inolako harremanik izan ez dezan, potentzia okupatzailea izateak ematen dizkion baliabide guztiak erabili baititu».

Yigal Palmor Israelgo Atzerri Ministerioko eledunak, hartutako erabakia justifikatzeaz gain, LGM mugimendua salatu zuen, hurrengo bilera, abuztuaren bukaerakoa, Iranen egitekoa duela nabarmenduz. «Gauza onik ez da atera mugimendu horren bileretatik eta motz geratzen ari naiz. Eta orain, Iranera doaz bilera egitera. Gure itxaropenak ezin zuen beherago joan», adierazi zien kazetariei.

Israelgo hedabide batzuek aipatu zuten Kuba, Malaysia, Indonesia eta Bangladesheko ordezkariek Jordaniatik barrena Ramalara helikopteroz joateko aukera aztertu zutela, Tel Aviven gertatutakoa ikusi ondoren, baina kasu horretan ere helikopteroek Israelen baimena beharko lukete.

Kuba, Malaysia, Indonesia eta Bangladeshekin batera, LGM Lerrokatu Gabeko Mugimenduaren Palestina Batzordeko kide dira gaur egun Egipto, India, Kolonbia, Hegoafrika, Senegal, Zambia, Zimbabwe, Jordania eta Aljeria.

118 kide

Lerrokatu Gabeko Mugimendua 117 estatuk eta PAN Palestinar Aginteak osatutako nazioarteko erakundea da. Inolako potentziaren alde edo aurka ez daudela aldarrikatzen dute. Mugimendua 1961ean sortu zuten Belgraden.

Un avión israelí no tripulado mata a un palestino en Gaza

Un activista palestino murió y otro resultó herido ayer por el disparo de un avión israelí no tripulado en Rafah, en la franja de Gaza, informaron fuentes médicas y testigos palestinos. Eid Hijazi, de 23 años, miembro de los Comités de Resistencia Popular, murió cuando circulaba en moto con otro hombre que resultó herido. Un portavoz del Ejército israelí confirmó el ataque e identificó al herido como Ahmed Said Ismail, «uno de los responsables del ataque terrorista llevado a cabo en la frontera israelo-egipcia el 18 de junio de 2012». Según Tel Aviv, un comando procedente de Egipto atacó ese día un convoy que transportaba a israelíes. Dos miembros del comando y un obrero israelí resultaron muertos. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo