GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gaixo diren presoak Euskal Herrira ekartzea gomendatu dio Aresek PPri

Gaixorik dauden euskal preso politikoen auzia agenda politikoan sartu da, Donostia Ospitalean jarraitzen duen Iosu Uribetxeberriaren egoera kritikoa dela-eta. Rodolfo Ares Lakuako sailburuaren ustez, Gobernu espainolak preso horiek Euskal Herrira ekarri beharko lituzke, «egokia eta beharrezkoa» delako. Hamalau dira, baina bost baino ez daude gaur egun hemengo espetxeetan. Hala ere, legediak argi esaten du etxean egon behar dutela.

p010_f02.jpg

GARA |

Gaixorik dauden hamalau euskal preso politikoen afera aipatu du Rodolfo Ares Lakuako Barne sailburuak Europa Press agentziarekin izandako elkarrizketa batean. Iosu Uribetxeberria Arrasateko presoa asteartean Leondik Donostiara ekarri izana txalotu, eta besteekin ere gauza bera egitearen alde agertu da.

Espainiar legediak argi esaten du Euskal Herrian ez ezik, beren etxeetan egon behar dutela preso hauek. Baina egungo errealitatea da hamalau horietatik bost baino ez dituztela oraindik ekarri: Txus Martin, Zaballan dagoena; Aitzol Gogorza, Basaurin; eta Josu Biguri eta Gotzone Lopez de Luzuriaga, Martutenen. Lehenengo biek gaixotasun psikiko larriak dituzte eta protokolo bereziak ezarri dizkiete.

Uribetxeberriari dagokionez, 2005ean minbizia izan ondoren, gaixotasuna tratatzeko Langraitzera ekarri zuten, baina hobera egin bezain laster urrutira- tu egin zuten berriz, Leongo Mansilla de las Mulasera eramanez, eta soilik minbizia berpiztu eta zabaldu zaionean ekarri dute berriro, baina erietxera, eta ez, oraingoz behintzat, etxera.

Gainerako pertsona hauek beren herrietatik oso urruti dauden espetxeetan dauzkate gaur egun, Estatu espainoleko ertz batetik bestera. Esaterako, Pontevedrako A Laman, Almerian, Cadizeko Puerto Iean...

Gauzak horrela, Aresek uste du «beharrezkoa eta egokia» litzatekeela preso hauek Euskal Herrira ekartzea. Eta beraiekin batera, «beren burua indarkeriatik argiki urrutiratzen dutenak ere bai», erantsi du.

Uribetxeberriaren egoeraren larritasunak jarri du gaia agenda politikoan. Larunbatean 4.000 lagun inguruk manifestazioa egin zuten Arrasaten, «heriotzaren korridoretik» bera eta gaixorik dauden gainerako guztiak atera ditzatela exijitzeko, Herrira-k antolatuta.

Etxerat-ek ere ekimena abiatu du. Alderdi politikoei ate joka hasi da, arazo honetaz iritzia eskatzeko. Gaur egin du lehenengo bilera, Donostian, EH Bildu koalizioko ordezkariekin.

Rubalcaba ere, aldaketaren alde

Egungo espetxe politikari eusteko gero eta arazo gehiago dituztela agerian utzi du PSOEko idazkari nagusi den Alfredo Perez Rubalcabak ere. Vocento taldeko egunkariek plazaratutako elkarrizketa batean, horretaz galdetuta zera adierazi du Barne ministro ohiak: «Indarkeriarik izan gabe, egoera berrira egokitu behar da espetxe politika eta elementu ezberdinak izan behar ditu, hori logikoa da».

ETA «berpiztu» ote daitekeen ere galdetu diote Rubalcabari, eta «une honetan arrisku hori ez dut ikusten», erantzun du. «ETAren erabakia itzulezina eta behin betikoa dela uste dut. Indarkeria Euskadin eta Espainian betiko desagertu dela uste dut. Beti gerta liteke, IRArekin gertatzen den bezala, hamar urte beranduago zatiketaren bat agertzea, baina orain ez dut hori posible ikusten. 80ko eta 90eko hamarkadetan izan genuena ez da inoiz gertatuko».

ARTZIBARko eguna

Nafarroan Artzibarko Eguna ospatzen zen atzo Artze herrian, eta bertan ere euskal preso politikoei elkartasuna adierazi nahi izan zieten. Aldarrikapenak 60 lagun inguru bildu zituen.

Movilizaciones mientras la Audiencia Nacional decide

Tras el «impasse» judicial del fin de semana, habrá que ver si hoy se produce algún movimiento desde el Juzgado Central de Vigilancia Penitenciaria de la Audiencia Nacional, desde donde la pasada semana se indicó que se recabarían informes médicos sobre la situación de Uribetxeberria y se enviaría también a un médico forense para visitarle.

El diagnóstico de los profesionales es tan claro como dramático. No hay motivo objetivo alguno para que la resolución del caso se demore. De hecho, la propia familia Uribetxeberria dispone de los informes médicos que se le facilitaron el lunes pasado en el hospital de León, donde se hizo el diagnóstico del cáncer con metástasis tras hallarse nódulos en la cabeza y los pulmones del preso.

La abogada de Iosu Uribetxeberria ha pedido su puesta en libertad, bien por la vía de la aceptación de su enfermedad o a través de una suspensión de la condena que se le impuso.

Mientras, Uribetxeberria sentirá cerca el apoyo. Están previstas concentraciones diarias de Herrira en el Hospital Donostia, desde mañana hasta el viernes.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo