GARA > Idatzia > Kultura

Udate | gasteizko jaiak. Poteoan: Itziar Amestoy

«Ez da patatero urguilua... baina Gasteizko jaiak bereziak dira»

p056_f02.jpg

Iris MURILLO |

Neskaz jantzita, dotore-dotore etorri da Itziar Amestoy. Inork ez luke esango atzo sekulako parranda egin zuela.

Gasteizko jaien zale amorratua dela onartzen du. Bada, ez ditu ia inoiz galdu Andre Maria Zuriaren ohoretan egiten diren festak, «behin bakarrik ez nintzen egon, bidaia luze bat egin behar izan nuelako».

«Jaiekin oso harreman estua daukat», aitortzen du Bilduko zinegotziak. Gainera, bistakoa da egun hauetan giro berezi bat jabetzen dela hiri osoaz. «Ez da patatero urguilua, baina Gasteizko jaiak bereziak dira», dio Amestoyk. Haren ustez, bertako jaietan nagusitzen den giroa hurbilekoa da, beste festa batzuetan dagoenaren aldean. Gainera, hemen beste toki batzuetan ez bezala, 24 orduetan zehar badaukazu zer egin, kaleak jendez gainezka ez ezik, hamaika ekimen desberdin ere badaude-eta.

«Ahal badut, egun guztietan egoten naiz Gasteizko festez gozatzen egunez zein gauez». Biak tartekatu behar direla uste du, baina «batzuetan zaila da, gaua luzatu egiten delako».

Nahiz eta Gasteizko jaietan eguzkirik ez den agertu, kanpoko jendea Arabako hiriburura etortzera gonbidatzen du Itziar Amestoyk.

Alde horretatik, bisitariari egunez etortzea gomendatzen dio, egunean zehar hainbat gauza egiteko aukera baitago: bertso saioak, herri kirolak, blusa eta nesken paseotxoa, besteak beste. Hori bai, egonaldia gauera arte luzatzea ezinbestekoa da Amestoyren ustez, eta horrekin batera, noski, txosnagunera joatea.

Txosnetan gora eta behera

Urte honetan frackingaren kontrako txosna muntatzen egon da, eta horregatik, «egun hauetan ia-ia txosnetan bizitzen» egon da gasteiztarra.

Txosnetan, gainera, egun bat lehenago hasi ziren jaiak, Zea Mays eta Kokein taldeen kontzertuekin. Eta jaiei egindako «ongietorri» horretan Gasteiz osoa jai giroaz estali zen.

Gasteizko zinegotzi gazteenaren iritziz, jaiak beti izan dira aldarrikapenak egiteko une berezia eta horren eredu garbia dira txosnak.

«Aldarrikapena kalean egon behar da ikusgarria izateko», dio, eta hori Zeledonen jaitsieran ikusi zen. Bertan, frackingaren kontrako eta presoak Euskal Herrira ekartzearen aldeko aldarrikapenak ugariak izan ziren. «Iruditzen zait gune hoberena dela hori errebindikatzeko», adierazi du Amestoyk.

DONOSTIA

13°/21°

BILBO

10°/21°

GASTEIZ

9°/21°

IRUÑEA

8°/22°

Eguzkia

Sortu 07.17

Gorde 21.23

Ilargia

Sortu 23.23

Gorde 11.53

Tutera

eguraldia Gaur. Joxe LANDA. Lardaskeria nagusi kostaldean. Haizeak iparretik joko du eta tenperaturari ez dio utziko igotzen. Lainotzarra ugari, euri langarra botaz. Jaso nahian edo hasi, eta arratsaldean hartuko diogu hobetzen ari ote den tankera. Barnealdean, aldiz, giro bikaina gauzatuko da; tenperatura maila egokia eta laino arrastorik ere ez. Oro har, eskasetik onerako muga horretan.

Itsasgora

Itsasbehera

--.--14.07-,-- m

0,94 m

8.06

20.223,99 m

4,14 m

ITSASOA. Iparraldeko haizeak 3ko indarrarekin itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.

BAIONA

16°/20°

MAULE

13°/23°

D. GARAZI

10°/20°

Ilargialdiak

Ilbehera,

8/9

Ilberria,

8/17

Ilgora,

8/24

Ilbetea,

8/31

Oskarbi

Haizea

Ostarteak

Itsaskirria

Estalia

Itsaskia

Aldakor

Itsaso zakarra

Euria

Kazkabarra

Ekaitza

Elurra

Behelainoa

Izotza

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo