GARA > Idatzia > Kultura

Udate

Markeliñek meatzariak omentzen dituen lana eraman du Londresera

GARA | DONOSTIA

Zornotzako Markeliñe antzerki konpainia Londresko Joko Olinpikoekin batera ospatzen ari den London Festival jaialdian parte hartzen ari da egunotan. Hain zuzen ere, «Carbon club» ikuskizuna eraman du bertara, biziaren beraren metafora bat, hainbat gogoetarako bidea ematen duena: laguntasunaren balioa, patu tragikoa, bizitzeko adorea, lur sakona, gerra hurbilak, aldarrikapen komunak... Baina, batez ere, lanean bizia eman duten eta ematen duten meatzariei egindako omenaldia da proiektu hau. Konpainiako kideek adierazi dutenez, beren apustu estetikoa ezuste eta erritmo gosez dagoen publikoari zuzendua dago, baita istorio bat aditu nahi dutenei ere.

Meatzariak protagonistatzat hartuz, aldarrikapenez mintzatzen dira, gizatasun sakoneko elementuez, hurbileko kontuak kontatzen dituzten urruneko pertsonaiez, laguntasunaz eta gerraz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo