GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Saharako kooperanteen auziari dagokionez, Gobernu espainola nabarmen utzi du NBEk

Gobernu espainolak Saharako herriari laguntzen dioten kooperanteak Tindufetik ateratzea erabaki zuen alde bakarrez joan den uztailaren amaieran, «eraso terrorista» bat izateko arrisku handia zegoela esanda. Saharako herria, 1975ean bezala, abandonatzeko erabakia zen, kooperanteen beren nahiaren kontra eta Fronte Polisarioak kanpalekuetako egoera oso segurua dela ziurtatu zuen arren. Izan ere, duela 27 urte, Gobernu espainolak Marokoren eskuetan utzi zituen sahararrak; oraingoan, berriz, elkartasuna eragotzi die. Haren «argudioen» atzean Marokoren eta interes propioen aldeko jarrera sumatzen zen, eta jarrera hori ezin argiago agertzen da orain, NBEren Mendebaldeko Sahararako bulegoak bere langileak Tindufetik ateratzeko motiborik ez duela esan ondoren. Gobernu espainola ez da sekula leku onean egon Saharako auziari dagokionez; kooperanteak ateratzeko erabakiaren ondorioz, are gutxiago, eta NBEren ordezkariak Tindufeko kanpalekuetako segurtasunaren gainean esandakoak leku ezin txarragoan utzi du. Gezurra baliatuz bere erantzukizunari aurre ez egiteagatik, elkartasuna galarazten saiatzeagatik eta inbaditzailearen alde egiteagatik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo