bereziak
Hamaika Telebistan, Donostiako Aste Nagusiaren jarraipena
Abuztuaren 11tik 17ra bitartean, Donostiako Aste Nagusiaren jarraipen berezia egingo du Hamaika Telebistak. Horrela, larunbatetik abiatuta, gauero, 21.00etan, egunak emandakoa jaso eta eskainiko dute. Ordubeteko saioan festa hasiera zein kanoikada, kaleko giroa, erreportajeak, inkestak, elkarrizketak eta beste tartekatuko dituzte. Udari segida emateko programa fresko bezain interesgarria osatuko dute larunbatetik aurrera, egunero, 21.00etan.