trontza
Faborito garbirik gabe jokatuko da Aian emakumezkoen Euskal Herriko Txapelketako finala
J.L.
Faborito garbirik ez da izango gaur arratsaldean Aiako pilotalekuan jokatuko den emakumezkoen Euskal Herriko Txapelketan. Azkeneko bi urteko txapeldunak faltako dira, eta garaipena lortzeko bidea oso zabala izango da gaurkoan.
Lau bikote arituko dira lanean, eta horietako hiru nafarrak izango dira, eta bakarra Arabakoa. Gainerako herrialdeek ez dute ordezkari bakar bat ere izango gaur arratsaldean jokatuko den finalean.
Arabatik Ferran eta Varela lehiatuko dira. Sorondo eta Sanchez, Urriza eta Garcia, eta Lopez eta Nuñez lehiatuko dira Nafarroatik. Bikote bakoitzak, hamar epai eman beharko dizkio etzanda jarrita egongo den 45 ontzako enborrari.
Pasa den urtean txapela Larrañagak eta Bayerrek lortu zuten, eta 4 minutu eta 56 segundo pasatu zituzten beren lanak burutzen. Orain dela bi urte, berriz, Intxaustik eta Gorostidik eskuratu zuten garaipena, eta haiek, berriz, 5 minutu eta 13 segundo pasa zituzten beren lanak amaitzen. Lehenengoak bizkaitarrak dira, eta besteak gipuzkoarrak, baina haietako inor ez da gaur arratsaldean arituko. Dena dela, garaipena eskuratzen duena tarte horretan ibiliko dela pentsatzen da.
Leku berean jokatuko da mutilen Bigarren Mailako Euskal Herriko Txapelketa ere. Bertan, Pikabea anaiak, Irigoien eta Etxenike, eta Oteiza eta Berruzeo lehiatuko dira. Hirurak ere Nafarroakoak. Pasa den uztailaren hasieran jokatu zen Usurbilen kanporaketa, eta han finalerako sailkatu ez zirenek jokatuko dute gaur arratsaldeko norgehiagoka. Orduan, Pikabea anaiak egin zuten denborarik onena, eta gaurko txapela janzteko ere beraiek izango dira faborito nagusiak. Bakoitzak 45 ontzako enborrari hamar epai eman beharko dizkio enborra etzanda jarrita, eta beste bost berriz, zutik jarritakoari.
Iaz Arana eta Loiola izan ziren garaipena eskuratu zuten trontzalariak, eta beraiek lan guztiak egiteko 5 minutu eta 58 segundo behar izan zituzten. Gaurkoan ikusiko da zenbat denbora beharko duten garaileek.
Ogeta-Gasteiz
Ongai-Larrinaga 18 / Tainta-Aretxabaleta 13; Gasteizko Torneoko finala: Bengoetxea VI.a-Begino 9 / Martinez de Irujo-Zabaleta 22; Olaizola I.a-Ibai Zabala 18 / Gonzalez-Merino 8.
Gasteiz
Gasteizko Andra Mari Zuriko Torneoko finalak: Kadeteak: Arregi-Saratxaga 22 / Diaz de Heredia-Fernandez 14; Gazteak: Larrañaga-Isasi 22 / Garcia-Agirre 11; Helduak: Mendinueta-Perez 15 / Mikel Rafael-Iruarrizaga 22.
Galarreta-Hernani
Otaegi-Saldias 35 / Urrutia II.a-Aizpurua III.a 34; Ezkurra-Ion 29 / Uterga-San Miguel 40; Endika-Etxeberria III.a 30 / Juaristi-Aizpurua II.a 40; Etxabe II.a-Olazar 18 / Matxin III.a-Zubizarreta 30.
Antigua
Gazteak: Olaizola-Iruretagoiena 22 / Zelaia-Etxeberts 4; Lehen Maila: Elezkano I.a-Irureta 10 / Ioldi-Arratibel 22.
Ezcaray-Errioxa (22.00)
Gorka-Peñagarikano / Ezkurdia-Larrinaga; Titin III.a-Merino II.a / Martinez de Irujo-Merino I.a.
Amurrio (22.30)
Arretxe II.a-Aretxabaleta / Urrutikoetxea-Iza; Olaizola II.a-Albisu / Berasaluze VIII.a-Beroiz.
Sartaguda (18.00)
Sartagudako Torneoko bigarren finalerdia: Capellan-Azanza / Chafee-Keralt.
Aia (12.00)
Lau eta erdian: Diaz / Altzelai; Mendizabal-Galartza VI.a / Eugi-Altuna.
Donapaleu (18.30)
Donapaleuko Torneoko finalerdiak: Waltari-Amulet / Larretxea-Ezkurra; Etxeberri-Etxeto / Ibarrola-Harizmendi.
Hondarribia (20.00)
Zestako Buruz Burukoa: Goikoetxea / Lopez; Egiguren II.a / Hernandez.
Burlata (19.00)
Torneoko finalerdiak: Helduak: Perez / Irusta; Uriona-Larunbe / Esain-Apeztegia.
Amezketa (22.00)
Joxean Tolosa Torneoa: Kadeteak: Larunbe / Altuna; Gazteak: Goikolea / Erostarbe; Helduak: Santxo / Belloso.
Atano III.a-Donostia (22.00)
Saralegi-Ibai Zabala / Lasa-Zabaleta; Donostiako Torneoa: Berasaluze VIII.a-Zubieta / Bengoetxea VI.a-Barriola; Olazabal-Arruti / Tainta-Otxandorena.
Covaleda (22.30)
Retegi Bi-Peñagarikano / Jaunarena-Merino; Titin III.a-Laskurain / Irujo-Pascual.