CITY PASS
Ostopeko artea Urdazurin
A.H. | DONOSTIA
Abuztuaren 13tik 19ra, Hatsa elkarteak Urdazuri ibaiaren inguruetan bizi diren sortzaileei erakusketa kultural batean parte hartzea proposatzen die Amotz-Larraldean. Ekimen zabala da: ideiak, aurkezpen guztiak lemarik gabe azaltzea librea da; zizel lanak, pinturak, argazkiak, idazlanak eta abar aurkituko dira bertan. Sortzaile bakoitzak lau obra baino gehiago ezin du eroan Larraldera. Gaur, 12.00etan, itxiko da lanak eroateko epea. Herri bazkaria 19an izango da.