Udate | Donostiako aste nagusia
«Jendea pozik eta kontsumitzen ikustea da gure beentako festa»
Ainara LERTXUNDI |
Aurten, lehendabiziko aldiz, Donostiako Aste Nagusiak sagardoari eta Euskal Herriko produktuei gune berezi bat eman die, Groseko Katalunia plazan, hain zuzen ere. Bertan 13 sagardogilek bat egin dute duten onena emateko, bai sagardoari, baita jatekoari dagokionez ere. Hori gutxi izango balitz, egunero edari horrekin eta, oro har, euskal kulturarekin loturiko ekitaldiak egiten dituzte.
Esaterako, asteartean, Erbetegi-Etxeberri baserriko txalapartariak aritu ziren joka. «Euskal Herrian bi baserri daude txalaparta jotzeko zaletasuna belaunaldiz belaunaldi igaro dena, Erbetegi-Etxeberrikoa eta Sasoetakoa. Horrelako ekintzekin gastronomia eta sagardoaren inguruko kultura lotu nahi izan ditugu», azaldu dio GARAri Miguel Zapiainek, karparen koordinatzaileak.
Kirikoketa festa ere egin dute, besteak beste. «Sagarrak bildu, horiek jo, tolare batekin estutu eta azkenean, zukua guztien artean banatu», gaineratu du. Zapiain pozik dago ekimenak hasieratik izan duen harrerarekin. «Gure artean egindako bileretan Alemaniako Oktoberfest garagardo feria bezalako zerbait behar genuela ikusi genuen. Ideiarekin berotu, Udalarekin hitz egin eta honaino ailegatu gara», esan du.
Esperientzia, Aste Nagusiarentzat ez ezik, beraientzat ere berria da «ez baita ohikoa 13 sagardogile batera elkarlanean ikustea». Harrera ezin hobea izan zen irekiera egunean, joan den igandean, baita ondorengo egunetan ere.
«Hasieran, jendeak ez du horrelakorik espero. `Hau zer ote da', pentsatuz sartzen dira. Baina, bigarren egunean lehen egunean etorri ziren askok errepikatu zuten esperientzia», nabarmendu du.
Gehienak euskal herritarrak diren arren, badira karpara gerturatzen diren atzerritarrak ere. Eta uda partean Donostian egon ohi den kanpotar kopurua handia dela jabetuta, antolatzaileek ingelesez, frantsesez eta, nola ez, euskaraz hitz egiten duten bi pertsona ipini dituzte bezeroei harrera egiteko eta salgai dauden produktuak eta horien atzean dagoen historia azaltzeko.
Eguraldia ere lagun izan dute orain arte, beroak beti ere sagardoa edatera gonbidatzen baitu. Bertaratzen direnek lasai edan dezakete, «gradu gutxikoa eta freskagarria baita» eskaintzen dutena.
Aitortzen duenez, ez du ia denborarik festaz gozatzeko, «buru-belarri ari baikara lanean, dena primeran atera dadin». Horrek ez dio axola, ordea, «argi dugu-eta zein den gure helburua. Ekonomia txikiak garenez, izugarrizko ahalegina egin dugu hau egiteko. Hemen dago gure izerdia eta indarra», nabarmendu du. «Gure bidea sendotzen ari dela eta jendea pozik dagoela ikusten badugu, hori da gure festa», gaineratu du.
Oraindik Katalunia plazara gerturatu ez direnak garaiz daude. Bisitari berriek bertan kontsumitzeko beste eskaintza bat topatuko dutela dio. «Gure sagardo maitea, maila onean, eta horren inguruko atal kulturala, jaiaren parte izatea lortu dugu. Gaur-gaurkoz ez dago horrelakorik Donostia osoan», goraipatu du agurtu baino lehen.
Eta musika lagun, jendea upelaz upela dabil eta ibiliko da, behintzat, bihar arte.
DONOSTIA
17°/37°
BILBO
18°/37°
GASTEIZ
17°/33°
IRUÑEA
16°/33°
Eguzkia
Sortu 07.28
Gorde 21.09
Ilargia
Sortu 07.16
Gorde 20.44
Tutera
eguraldia Gaur. Joxe LANDA. Hego haize txikiak beroa barreiatuko du toki guztietara. Tenperatura oso goian eta zeru sabaia garbi samar. Trumoi hodei bakan batzuk ager litezke eta ekaitz arinak lehertuko dira Pirinio aldean. Lehor eta bero toki guztietan. Enbata ere ez da mugitzen eta bazterrak kiskaltzeko moduko berotzarra izango dugu. Kostaldean ere bai oraingoan.
Itsasgora
Itsasbehera
11.14 23.41 1,01 m
0,78 m
05.18
17.30 3,96 m
4,25 m
ITSASOA. Hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin. Lehen 2 milietan itsaso kizkurra; gainerakoetan, itsaskirria. Arratsaldean ipar-osagaikoa, 3ko indarrarekin eta itsaskirria . 1-1,5 m arteko olatuak izango dira.
BAIONA
17°/35°
MAULE
17°/37°
D. GARAZI
15°/34°
Ilargialdiak
Ilbehera,
9/8
Ilberria,
8/17
Ilgora,
8/24
Ilbetea,
8/31
Oskarbi
Haizea
Ostarteak
Itsaskirria
Estalia
Itsaskia
Aldakor
Itsaso zakarra
Euria
Kazkabarra
Ekaitza
Elurra
Behelainoa
Izotza
BIHAR. Berdintsu, berotzar galanta gainetik kendu ezinean. Aurreko egunekoaren mailari ederki eutsiko dio eta agian zenbait lekutan areagotu liteke. Haizea ia geldi. Goizean hego ukitu apur batekin eta arratsaldean ipar brisaren boladatxoa. Bero hodei batzuk agertuko dira eta ekaitz bakan batzuk leher litezke, batez ere ekialde edo Pirinioetan. Antizikloia edukiko dugu pare-parean.