GARA > Idatzia > Kultura

udate | city pass

Gatz haranean, dastatzea eta guzti

GARA | GASTEIZ

Añanako Gatz Haranak, bere txango gidatuen programan, bisitariak gatza ekoizten ikas dezan gatz lantegiak, zenbait gatzen dastatzeak, haiei emandako erabilerak eta Añanako gatzarekin ondutako menuak jateko aukera eskaintzen ditu abuztu honetatik aurrera.

Gatz lantegia gatzagen barruan horretarako egokitutako inguru batean egingo da. Han gidari batek gatza ekoizteko egin beharreko urratsak irakatsiko ditu: eraman, irauli, bildu, aletegian gorde..., bai eta historian zehar erabili diren zenbait metodo ere. Horiek horrela, bisitariek iturburuko ur oso gazian sartuko dituzte oinak, gatza ekoizteko erabilitako lanabes soilak erabiliko dituzte eta beraiek ekoitzitakoaren zati bat eramango dute. Jarduera hori nola ikasle taldeentzako hala tarte atsegin bat igaro nahi duten familientzako pentsatua dago. Erreserbak egiteko: 945 35 11 11 telefonora dei egin edo www.vallesalado.com atarira jo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo