GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Biarritzek Tolosa handia hartuko du Agileran

Aviron Baionakoak, berriz, Castres taldearen zelaian jokatuko du 18.30ean.

p041_f02_097x140.jpg

Jon LEUNDA

Biarritzen maila noraino iristen den ikusteko aukera izango da gaur, izan ere lapurtarrek txapelduna hartuko baitute Agileran, Stade Toulosain, alegia. Norgehiagoka 15.00etatik aurrera jokatuko da Agileran.

Lapurtarrak eta Okzitaniakoak sailkapeneko lehen postuan berdinduta daude. Bakoitzak orain arte jokatu dituen bi partidak irabazi egin ditu, eta biek puntu gehigarri bana lortu dute.

Zuri-gorriek aspaldian izan ez duten liga hasiera izan dute, eta zaleak oso itxaropentsu daude. Gaur Stade mendean hartuko balute, ikaragarria izango litzateke, azken urte negargarri hauen ostean, Agilerara doazen guztiak urte bikain batekin amesten ari baitira.

Jokalarien artean, Yachvili eta Harinordoki baja izango dira zuri-gorrien artean, eta aldaketarik ez bada, hau izango da gaur arratsaldean zelairatuko duen hamabostekoa: Blaauw, Hegi, Gomez Kodela, Thion, Taele, Lauret, Dubarry, Lakafia, Lesgourgues, Barraque, Brew, Traille, Gimenez, Ngwenya eta Balshaw. Genevois, Barcella, E. Lund, M. Lund, Peyrelongue, Baby, Burutu eta Van Staeden, berriz, aulkian geratuko dira.

Aviron

Aviron Baionakoak 18.30ean jokatuko du Castresen zelaian, bertako taldearen aurka. Lapurtarrek orain arte jokatu dituzten bi partidetatik bat irabazi eta bestea galdu dute, eta baita Castresek ere. Biak, gainera, puntu gehigarri bana lortu dute, eta sailkapenean berdinduta daude. Azken orduko aldaketarik ez baldin bada, honako hau izango da hamabostekoa: Igiñiz, Arganese, Boyoud, Boutaty, Chsiholm, Haare, Marmouyet, Baget, Garcia, Potgieter, Rokocoko, Lovobalavu, Lacroix, Fuster eta Heymans. Hori baieztatzen baldin bada, Roumieu, Manukula, Linde, Puricelli, Phillips, Boyet, Mazars, Tialata eta Spedding egongo dira aulkian, partidan zehar zelairatzeko asmoarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo