GARA > Idatzia > Kultura

Zinema estudio efimeroa Urdax-Urdazubiko kobazuloetan, astelehenean

GARA | URDAZUBI

«Les Conquérants» pelikularen zenbait eszena Urdax-Urdazubiko leizeetan grabatuko dituzte datorren astelehenean. Xabi Molia zuzendari baionarrak bere bigarren film luzearen agertoki bihurtuko ditu Paleolitoko eta Mesolitoko kobak.

Pelikulak bi anaiordeen abenturak kontatzen ditu. Noe futbol entrenatzailea da eta Gallad komediantea. Birao baten biktima direla uste dute euren aitak Grial bat aurkitu eta saldu zuenetik. Berreskuratzeko intentzioarekin murgiltzen dira Euskal Herriko mendietan.

«Les Conquérants» (konkistatzaileak) Denis Podalydes eta Mathieu Demy aktoreak ditu protagonistatzat. Bi aktoreak oso ezagunak dira Estatu frantsesean, lehenengoa Nicolas Sarkozy presidente ohiaren papera hartu zuelako «La Conquète» filmean eta bigarrenak «Quand on sera grand» pelikulari esker irabazi zuen sariagatik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo