GARA > Idatzia > Kultura

Ziudadelak mundu osoko komikigileak bilduko ditu hilabete honetan

GARA | IRUÑA

Nazioarteko III. Komiki Jaialdiak irailean Iruñeko Ziudadelan egoitza hartuko du. Komikiaz gain, ohiko ilustrazioa, umorea eta grafitia ere landuko dituzte bertan.

Nafarroako Kultura kontseilaria den Juan Luis Sanchez de Muniainek ekitaldiaren aurkezpenean adierazi zuenez, jaialdiaren helburua da «xumetasunetik zerbait ikusgarria egitea». Horretarako, tailerrak eta zazpi erakusketa prestatu dituzte, gaurtik aurrera ikusgai izango direnak. Will Eisner, Mauro Entrialgo, Santiago Valenzuela eta Juan Gimenez artisten lanen erakusketez gain, «Ver a ven», «Chile, tierra de leyendas» eta «Blood & Ink» izena daramatenak ere jarriko dituzte martxan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo