GARA > Idatzia > Kultura

Joxemari Carrere | Ipuin kontalaria

Kontzientziaz

 

Gure mugen kontzientzia da, berez, gure errealitatearen kontzientzia. Etsipenaren eta zalantzaren lainoaren erdian, posible da gauzak aurrez aurre hartzea eta bertatik bertara borrokatu: gure mugetatik abiatuz, baina horiek berak borrokatuz.

Hau horrela izanik, konbentzituentzat idatzitako literatura `iraultzailea' bezain desertorea izango da, norbere zilborraren goraipamenerako kontsakratutako literatura kontserbadorea».

Eduardo Galeanok literaturaren gainean aspaldian idatzitako lerroak dira. Aipuak baino ez diren lerro hauek, gogoeta luzeago baten barnean eginikoak dira, idazleak jendartean bere ofizioaz duen jarrera eta irudia aintzat hartuz. Idazle uruguaiarrari gogoeta lapurtuz, alda dezagun idazlea kontalariagatik, izan ere, alde handirik ez dago, batak letrak paperean jartzen ditu eta besteak hitzak airean. Egin dezagun gogoeta kontalariak egungo krisi eta aldrebeskeri egoeran hartzen duen lekuaz. Kontalaria jendeari mintzatzen zaio irudimenaren lurraldetik; aurrean duenari istorioak ekartzen dizkio gogora, kondairak eskaintzen dizkio irudimenaren bidezidorretan abia dadin.

Nora eraman nahiko du ikusle/entzulea? Zein gogoetatik abiatuko da parekoa gogoetan jartzeko? Kontzientziak ernetzearen beharra aipatu ohi da maiz, baina ernaturik al du kontalariak bere kontzientzia? Jendeari mintzatzen zaion kontalaria, bizi duen jendartearen zein lekutik zuzentzen zaio?

Beste pasarte batean Galeanok aipatzen du idazleak solaskideak behar dituela, ez miresleak. Kontalariak zer behar du? Etsipenaren eta zalantzaren erdian kulunka, nola heltzen dio etorkizunaren itxaropenari?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo