GARA > Idatzia > Euskal Herria

Legea bete eta gaixo dauden presoak askatzeko eskatu du Etxeratek

Fiskaltzak bihar arteko epea du Jose Luis de Castro epailearen aurrean helegitea aurkezteko. Autoak Iosu Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasuna agintzen duen arren, ia astebete geroago ospitalean jarraitzen du, preso. GARAk jakin duenez, arrasatearra ahul dago, erradioterapia dela-eta. Bien bitartean, Etxeratek atzo Donostian legea betetzeko eskatu zion Madrili, alegia, gaixo dauden hamalau presoak aske utz ditzala. «Etxean nahi ditugu, eta bizirik».

p011_f01.jpg

Oihane LARRETXEA |

Bihar amaitzen zaio Fiskaltzari Jose Luis de Castro epailearen aurrean Iosu Uribetxebarriaren baldintzapeko askatasuna ezartzen zuen autoari helegitea aurkezteko epea. Autoa iragandako ostegunean igorri arren, eta legearen arabera unean bertan efektibo egin behar den arren, arrasatearrak preso jarraitzen du Donostiako Ospitalean. Bertan, hain zuzen, hasi zuen presoak iragandako astelehenean erradioterapia tratamendua, eta geroztik zazpi sesio jaso ditu, zortzi gaurkoarekin. Atzo bere anaia Jabik GARAri adierazi zionez, tratamenduaren eraginez Iosu ahul dago.

Herrirak bitartean ospitaleko atarian azken hilabetean egunero egin duen elkarretaratzearekin jarraitzen du. Hitzordua 11.00etan da, eta Uribetxebarriarenaz gain, gaixorik dauden gainontzeko hamahiru euskal preso politikoen etxeratzea eskatzen dute bertan.

Haietaz mintzatu zen hain justu atzo Etxerat. Donostian eskainitako agerraldian gaixo dagoen preso bakoitzaren senide batek hartu zuen parte. Hitza berriz, Ikerne Altunak -Jose Ramon Lopez de Abetxukoren koinatua- eta Jone Lazkozek -Jesus Mari Mendinuetaren bikotea- hartu zuten.

Salbuespenezko espetxe politikak eta haiek guztiek gaur egun sufritzen duten osasun egoeraren artean harreman zuzena dagoela adierazi zuten, eta adibide argia eskaini zuten hala dela erakusteko: Uribetxebarriaren minbiziaren kasuan, kalean egon izan balitz, bi urtetan gaitza berpizteko arriskuaren aukera %51ekoa da, berez, portzentaje altua. Espetxean aukerak bidertu egiten dira, zaintza egokiaren faltagatik.

PPren Gobernuak duen jarrera gogor kritikatu zuten, mendekuz egiten duela erantsiz. «Publikoki adierazten dute ez zaiela gure senideen egoera inola ere axola», esan zuen Lazkozek, Antonio Basagoitiren azken adierazpenen harira.

Euskal presoen senideek eskubideen errespetua eskatu zuten, eta legea bete dadila, eurek ere, «herrialde honetako beste hainbat familiak bezala, oso ondo dakigulako zer den sufrimendua». Honela, hitzak albo batera utzi eta hamalauak etxeratzeko eskatu zuten. «Berehala gurekin batera, bizirik etxean izan nahi ditugu», eskatu zuten.

Kontsulari eskutitza

Euskal Herrian irtenbide integral baten aldeko Ipar Euskal Herriko mugimenduak ere hitza hartu du aste honetan, hain justu astelehenean Estatu espainiarreko kontsulari eskutitz irekia igorri baitzion, besteak beste, gaixorik dauden presoen eskubideak errespetatuak izan daitezen eskatzeko. Aldi berean, eskutitza Mariano Rajoyri eta autoritate judizial espainiarrei bidal diezaiela eskatu diote kontsulari.

Euskal Herrian bake iraunkorra eskuratzeko helburua lortze aldera, Aieteko Adierazpena aipatzen dute idatzian, eta bertan nazioarteko adituek adostu zituzten bost baldintzak garrantzi berekoak direla ohartarazten dute, alegia, denak direla neurri berean aintzat hartzekoak.

Mayor Oreja insiste en la polémica pese al malestar de Basagoiti

«Nos importa un bledo la situación de los presos de ETA enfermos». Esta frase, pronunciada por Antonio Basagoiti el pasado viernes, se ha convertido en la antítesis de la situación interna que se vive en el PP, sobre todo a partir de la conflictiva reunión que mantuvo el lunes su Comité Ejecutivo Nacional.

Basagoiti, que a la salida del cónclave madrileño rehusó hacer comentarios ante la prensa sobre el desarrollo del mismo, no ocultó ayer su malestar por la imagen de división ofrecida. «El Partido Popular no se puede permitir el lujo de estar peleándose, y más en público, con la que está cayendo», indicó al ser entrevistado en Onda Vasca el también candidato a lehendakari, que volvió a remarcar que el contexto actual, además de por la crisis económica, está marcado por la «ofensiva independentista» tanto en Euskal Herria como en Catalunya.

Ese mensaje reclamando el fin de la polémica, repetido ayer por otros líderes del PP, no parece haber hecho mella en quien ha abierto la batalla contra el Gobierno de Mariano Rajoy por el caso de Iosu Uribetxebarria. En declaraciones a la Cadena Cope, Jaime Mayor Oreja -que en el pasado fue ministro de Interior y también candidato a lehendakari- reiteró ayer que el acuerdo para conceder la libertad condicional al preso arrasatearra ha sido una «decisión política», de la que responsabiliza a Jorge Fernández Díaz.

«Hay siempre una decisión política del Ministerio del Interior; no es arbitraria y tiene un margen de discrecionalidad. Se puede decidir, aunque luego la Justicia pueda decidir en contra del Gobierno», indicó. T.F.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo