GARA > Idatzia > Kultura

Etsaiak taldea etxeko bideoen bila dabil, bere 25. urteurrena dela-eta

Alvaro HILARIO | LEKEITIO

25 urte bete dira aurten Etsaiak sortu zenetik, eta ospakizun moduan, taldearen ibilbidea bilduko duen bideo bat prestatzen ari dira, eta Durangoko Azokan aurkeztu nahi dute. Ahalik eta irudi gehien batzeko asmoz, Etsaiak taldeak jarraitzaileei dei egin die, beraiek egindako bideoak bidal ditzaten.

Etxeko bideoak

Asko dira taldeak emandako kontzertuak: «Kontzertu asko eman ditugu eta haien irudiak nahi ditugu Durangoko Azokan aurkeztuko dugun bideoa egiteko», azaldu du Auo abeslariak. «Oreretan, Leitzan edota Hatortxu Rocken, besteak beste, emandako kontzertuak inork grabatuta izanez gero, gurekin harremanetan jar dadila», eskatu du Auok.

Horretarako, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia eman dituzte, hurrenez hurren etsaiak25urte@gmail.com eta 620 03 70 52 .

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo