GARA > Idatzia > Euskal Herria

ZIENTZIA

Itsas biologiako sinposioak 250 aditu baino gehiago bilduko ditu Donostiako Kursaalen

p022_f03.jpg

GARA | DONOSTIA

AZTI-Tecnalia itsas ikerketan eta elikagaien ikerketan espezializatutako zentro teknologikoa Itsas Biologiako Ikerketen XVII. Iberiar Sinposioa ari da ospatzen aste honetan. Hartara, asteartetik eta bihar arte Europako eta Hego Amerikako 250 aditu baino gehiago bildu dira Donostian, Kursaal jauregian, Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroen eskutik ospatzen ari den kongresuan.

Solasaldi internazionala

Nazioarteko eztabaidagune zabala sortzea eta itsas biologiaren alorrean egindako azken aurrerakadak erakustea da Kursaaleko topaketaren helburu nagusia. Hartara, Iberoamerikako eta Europako zientzialari komunitateetako ordezkari gorenenak bertaratu dira egunotan Donostiara sinposioan parte hartzeko.

Horiek horrela, gaika sailkatutako saio zientifikoetan antolatu dute Itsas Biologiako Ikerketen XVII. Iberiar Sinposioa: akuikultura eta parasitismoa; bentoseko ekologia; ebaluazio ekologikoa, inguru-eraginak eta poluzioaren zaintza; genetika eta taxonomia; aldaketa globala; baliabide bizien kudeaketa; habitat-ereduen egokitasuna; ekologia pelagikoa; leheneratzea, kontserbazioa eta plangintza; eta azkenik, sailkatu gabeen atala.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo