GARA > Idatzia > Mundua

Bakearen lorpenak ekonomiaren gorakada ekar lezake Kolonbiara

Adituen arabera, Kolonbian FARC talde armatuaren eta Juan Manuel Santos lehendakariaren arteko negoziazioek aurrera egin eta bakea hitzartuz gero, herrialdeko egoera ekonomikoa nabarmen hobetuko litzateke. Gatazkaren ondorioek eta Defentsa eta Segurtasunaren arloko aurrekontu neurriz kanpokoek ekonomiaren garapena mugatu dute.

GARA |

Mende erdi iraun duen gatazkaren ostean, Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarren (FARC) eta Juan Manuel Santos Kolonbiako lehendakariaren arteko negoziazioak Kolonbiari onura ekonomikoa ekar diezaioke, adituen arabera.

Bake akordio bat lortuz gero, urrezko aro berri bat has daiteke Kolonbian, bertako ekonomiari dagokionean.

Kolonbia, Argentinarekin batera, Latinoamerikako hirugarren potentzia ekonomikoa da, Brasil eta Mexikoren atzetik. Herrialdearen azalera Estatu frantsesaren bikoitza da, eta 46 milioi biztanle ditu. 2011n %6ko hazkundea izan zuen, 360.000 milioiko barne produktu gordinarekin.

Saul Pineda adituaren arabera, «gatazkaren eztandak, azken hiru hamarkadetan, Kolonbiaren hazkundeari hiru puntuko galera ekarri dio».

Kolonbiako gatazkaren ondorioek «lanaren eta kapitalaren desbideraketa» ekarri dute.

Gonzalo Palau Rosario Unibertsitateko ekonomia irakaslearen arabera, delinkuentziarekin eta drogen trafikoarekin lotura duten ekintzak 8.000 milioi dolarretan balioztatzen dira, «kafe esportazioarenaren aldean, lau aldiz handiagoa», eta laborantza sektorea «BPGren %20tik %8ra igaro da».

Gatazkaren ondorioz eragin gehien jasan duen sektorea petrolioaren eta meatzaritzaren industria da, Kolonbiako ekonomiaren motorra, esportazioen %70a ordezkatzen duena.

Grant Hurst adituak dioenez, gune urrun eta kalteberetan kokatutako azpiegiturak gerrillen helburu bilakatzen dira «gero eta maizago», eta ondorioz, hainbat enpresak bertan behera utzi behar izan du bere jarduna.

«Petrolioaren aurkako mehatxuak egunean milioi bat upel ekoizteko gogo bizia duen Kolonbiako petrolio industriarako oztopo izaten jarraitzen du».

Defentsa aurrekontua

Kolonbiako ekonomia okertzen duen beste faktore bat Defentsaren eta Segurtasunaren gaineko aurrekontuak puztuta izatean datza, BPGren %4, hain zuzen ere.

Francisco Chaves finantza analistak agertutakoaren arabera, «2002tik hona gorakada handia izan du aurrekontu horrek eta 2011n hezkuntzarena gainditu zuen», eta %10eko igoera izan zuen 2001 eta 2012 urte artean.

«Aurten, azpiegituretarako aurrekontua defentsakoa baino lau aldiz txikiagoa da», dio tristuraz Palauk.

Gainera, bake egoera batek konfiantza handiagoa dakar, batez ere enpresa pribatuen aldetik, eta Bogotako Andeetako Unibertsitateko ikerketa baten arabera, barne produktu gordinaren portzentaje-puntu erdi baino gehiagoko inbertsioa suposa lezake.

FARC talde armatuaren eta Kolonbiako Gobernuaren arteko negoziazioei ekiteko akordioak, urriaren 8an hasiko denak, Norvegian -Kubaren laguntzaz-, herrialdeko mende erdiko gatazkari aurre egiteaz gain, egoera ekonomikoa ere iraul dezake, desberdintasun sozialari, langabeziari (%10,9) eta halako gaitzei aurre eginez.

Munduko Bankuaren txosten baten arabera, kolonbiarren batez besteko soldata %50 handiagoa litzateke eta 2.500.000 haur miseriatik kanpo biziko lirateke bakea duela hogei urte lortu izan balitz, herritarren %37a txirotasunaren atalasearen azpitik bizi den herrialde honetan.

Kolonbiarrak, bakearen alde

Kolonbiarren gehiengoak FARC talde armatuaren eta Juan Manuel Santosen Gobernuaren artean urrian hasiko diren bake negoziazioen alde dagoela agertu zuen irailaren 7tik 9ra eginiko galdeketa batean. Negoziazioaren albisteak, gainera, Juan Manuel Santos lehendakariaren aldeko babesaren gorakada ekarri du.

Galdeketari erantzun dioten kolonbiarren %77k Santos lehendakariak FARCekin elkarrizketak abiatzearen aldeko jarrera agertu dute; %23ak, aldiz, kontrako iritzia adierazi du.

Lehendakariak %60ren onarpena jaso du, uztailetik hona 18 puntutan gora eginez.

Negoziazioek izango duten emaitzari buruz galdetuta, erdiak baino gehiago (%54) baikor agertu dira; %41, ordea, ezkor.

Negoziazioen erritmoari dagokionean erakutsi dute herritarrek iritzi ezberdin gehien: %42k uste dute herrialdearen egoera ez dela datorren 6 hiletan aldatuko; %36k dio hobetu egingo dela; eta %22k okerrera egingo duela.

Galdeketa hau 1.200 pertsonen artean egin zuten aurreko asteburuan, %3,1eko akats tartearekin.

FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarren, herrialdeko gerrilla handienaren, eta Kolonbiako Gobernuaren arteko laugarren negoziazioa da urrian abiatuko den hau.

GARA |

El candidato de la alianza opositora de Venezuela, Henrique Capriles, perdió ayer el apoyo de cuatro partidos menores de la treintena que lo respaldaba, lo que lo utilizó para acusar al comando de campaña del presidente, Hugo Chávez, de orquestar una guerra sucia en su contra con la «compra» de organizaciones políticas.

Los partidos políticos Piedra, Cambio Pana, Manos por Venezuela y Unidad Democrática acudieron ayer a la sede del Consejo Nacional Electoral para retirar el apoyo a Capriles en compañía del exgobernador del Estado Anzoátegui (este) David de Lima, que recientemente también anunció que dejaba de respaldar al opositor.

De Lima, al igual que el diputado opositor William Ojeda, han hecho recientemente declaraciones públicas en las que han acusado a Capriles de tener la intención de poner en marcha un «paquetazo» neoliberal en caso de ganar las elecciones presidenciales del próximo 7 de octubre. El «paquetazo de Capriles se ha convertido, asimismo, en uno de los puntos de la campaña de Chávez.

Pero el presidente venezolano ha aclarado que ni su equipo de campaña electoral, ni el Partido Socialista Unido de Venezuela, ni el Gobierno están detras de la decisión de las cuatro organizaciones de abandonar al candidato opopsitor.

Chávez atribuyó la pérdida de apoyo a «los procedimientos arbitrarios y excluyentes de la derecha», así como a la división en la oposición. «Eso es como un arroz con mango, una mezcla de muchos pensamientos. Allí no hay unidad, solo intereses personales», sostuvo el presidente Hugo Chávez.

negoziazioak

Juan Manuel Santos lehendakariak FARC taldearekin urrian hasiko dituen negoziazioen emaitzak «uste baino azkarrago» lor daitezkeela adierazi zuen atzo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo