GARA > Idatzia > Kultura

Auzitegi Nazionalak presoei buruzko filmaren kopia bat eskatu du

GARA | DONOSTIA

Zinez ekoiztetxeak atzo Twitter bidez jakinarazi zuenez (@zinez_), Auzitegi Nazional espainolak «Barrura begiratzeko leihoak» filmaren kopia eskatu dio. Pasa den astelehenean aurkeztu zuen ekoiztetxeak filma Victoria Eugenia antzokian, dokumentala egin ahal izateko diru ekarpena egin dutenei eskainitako bi emanaldi pribatutan.

Gobernu espainolak EAEn duen ordezkari Carlos Urquijok emanaldia aztertzeko eskatu zion Auzitegi Nazionalari, deliturik ote zegoen ebatz zezan, eta horren ondotik etorri da eskaria.

Bost presoren inguruan beste horrenbeste euskal zuzendarik -Josu Martinez, Txaber Larreategi, Enara Goikoetxea, Eneko Olasagasti eta Mireia Gabilondo- eginiko dokumentalak makina bat zailtasun pairatu behar izan ditu hasieratik. Donostiako Udalak emandako 9.000 euroko laguntzari uko egin zion, sortutako polemikarekin inor kaltetzea baino nahiago izan zutelako. Zinemalditik kanpora gelditu izana ere zeresana ari da ematen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo