GARA > Idatzia > Euskal Herria

euskaldunen kontrako epaiketa

2009ko Antzara Eguneko istiluetan atxilotutakoak epaituko dituzte asteon

Ostegunean hasiko da, Madrilgo Auzitegi Nazionalean, zazpi euskaldunen kontrako epaiketa, 2009ko Antzara Eguneko istiluen harira. Epaiketa hori dela-eta, Lekeitioko alkate Maitane Larraurik eta alkateorde Pili Roblesek auzipetuei babesa ematera joango direla adierazi zuten atzo. Egun horretan, Ertzaintzaren eta herritarren arteko istiluak zirela-eta, zortzi pertsona atxilotuak izan ziren, eta horietako zazpi epaituko dituzte ostegunetik aurrera, «talde terroristari laguntza ematea» akusaziopean. Bestalde, bihar hasiko da Hernaniko hamar gazteren kontrako epaiketa. Kasu honetan, Segiko militante izatea egozten diete, «erakunde terroristako kide izatea» akusaziopean. Mikel Garcia eta Egoitz Balerdirentzat bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu ditu fiskaltzak, ustez, «zuzendaritza lanak» egiteagatik. Zazpi urte eskatu ditu beste zortzi gazteentzat: Asier Olano, Ekhi Oñate, Jon Ezeiza, Iñigo Alcelay, Txaber Zabaleta, Antton Zabaleta, Oier Urrutia eta Aitzol Arrieta. Amaiurko Madrileko parlamentariak ere Auzitegi Nazional espainolera gerturatuko dira, gazteei elkartasuna adieraztera, eta bide batez, hedabideen aurrean egoera salatzeko, Eleak mugimenduak adierazi bezala.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo