GARA > Idatzia > Kultura

Ritxi AIZPURU Musika argitaratzailea

Independentzia

Musikaren independentzian oinarrituta, Europako diskoetxe independenteen elkarteak (IMPALA) ez du begi onez ikusten Europako Batzordeak iragarri izana onartzen duela Universal multiak bere gain hartzea munduko bigarren multirik indartsuena, EMI. Batzordeak badaki Universal-ek EMIrekin bat-egiteak merkatua erabat euren kontrolpean utziko lukeela. Batzorde berberak dio bat-egite horrek zailduko lukeela beste diskoetxeentzat komunikabideetara sarbidea eta heltzea. Universal-ek EMIrekin batera inposatuko lukeen monopolio kulturala alimalekoa litzateke. Universalen iritziz, pirateria aurkako lana berehala sumatuko litzateke, eta eragin hori nabarmen antzemango lukete artista ezagunenek. Monopolioak sendo joko luke musikan. Botere gehiago edukitzea da xede nagusia gaur egungo sistema politikoetan, gero kontrol ekonomikoek, kulturalek eta politikoek suntsitzeko «desbideratze» oro. Desbideratzea da kontrol horrek duen iritziarekiko pentsamendu desberdina edukitzea. Universal-ek mundua bereganatzen du. Euskal Herrian eragina goian aipatutako bidean joango litzateke: irrati zerrendak lehendik ere goitik behera hartuta badaude ere, zirrikituren bat utziz bertakoentzat, botere gehiago izango lukete euren kantuek posizionamendu hobea lortuta. Euskal Herriak izan ditu ere bere multiak. Independentzia funtsezko hitza da Euskal Herrian. Euskal Herria bere euskaltasunean plurala da, eta bere izena pluralean erabiltzeak (Euskal Herriak) identitate bakarraren aurka egingo du. Independentzia menderakuntzaren eredu guztien apurketa da, ez delegatzea. Euskal Estatuak bermatuko luke hori?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo