Umeen Eguna gaur Basaurin San Fausto jaien azken txanpan
Gaur haurrek ederto igarotzeko ekitaldiak izango dira nagusi Basaurin; horien artean, kirol saioak eta herriko taldeekin berbena. Bihar, egun handiaren bezperan, profesionalen herri kirol ikuskizuna eta bertso saioa nabarmentzen dira. Larunbatean, berriz, San Fausto egun handia dute Basaurin, santuari omenaldia egin, eta kuadrillen herri bazkaria zein txapelketa izango dituzte. Igandean, Eskarabillera jaietako maskotari datorren urtera arte agur esango diote.
Jon ADAN | BASAURI
Haurren Eguna ospatuko da gaur Basauriko San Fausto jaietan. Egunero legez, erraldoi eta buruhandien kalejira izango da, baina oraingoan berezitasun batekin «gaurkoan herriko kuadrillek eta alkateak berak ere, alkate txikiei lagunduko diete, Balendin Berriotxoa kaletik hasita, Velazquez ikastetxeraino, eta bertatik alkate txikiek hitzaldia eman eta txupinazoa botako dute», Itxaso Martinez Herriko Taldeen bozeramailearen hitzak dira. Ondoren, ikastetxeko patioan, bitan banatutako haur parkearen irekitzea ospatuko da. Alde batetik, 0-6 urte arteko umeentzako ekintzak izango ditu, eta bestetik, 6 eta 12 urte bitartekoentzat.
Arratsaldean, 19.00etan, eta nobedade gisa, 18 urtetik gorakoentzat, Zurraren Prix handia egingo dute Arizgoiti plazan, «Zurrakapotea Basauriko festetako edari ospetsua izango da protagonista, eta herriko kuadrillak proba desberdinak egingo dituzte», dio Martinezek. Ordu erdi beranduago, Luma Gorri taldearekin haur berbena ospatuko da Solobarria plazan.
Kirolak ere bere tokia izango du haurrentzako egun honetan, 20.00etan Miradoreetatik hasita, herriko kaleetan zehar haurrentzako gaueko milia antolatu du Basauriko atletismo elkarteak; 21.00etan, aldiz, ibilbide luzeago batekin, helduen txanda izango da.
Eguna bukatzeko, 22.30ean Inkubo eta Higlights herriko taldeek kontzertua eskainiko dute Arizgoiti plazan. Gauerdian bestalde, Insershow II. emanaldia ospatuko da plaza berean «berbena izateaz gain, bertaratutakoek kantatzeko parada ere izango dute; horretarako, ekitaldia hasi aurretik eman behar dute izena», azaldu du Itxasok.
Barrakak merkeago
Haurren Eguna izanda, Basauriko Azbarren auzoan dauden barrakek ere eskaintza berezia egitea erabaki dute. Hartara, gaurkoan haurren atrakzio bakoitzak euro bakarra balioko du. Horren harira, Basauriko Udaleko Kultur zinegotzi Etorne Lexartzak jaien aurkezpen ekitaldian gainerako egunetarako barraken prezioen berri eman zuen.
Haurren barrakak iazko prezioan daude aurten ere: 1, 80 euro. Hala ere, haurrentzako bonuak merkeago daude eta bidaia bat gehiago egiteko aukera dute (zortzi bidaiako bonuak hamar euroan jarri dituzte eta iaz prezio horretan zazpi bidaia egiteko aukera zegoen). Helduentzako atrakzioen prezioa ere jaitsi da; iaz, 2,20 euro balio zuten, aurten, aldiz, bi euro.
Ostiralean, San Fausto egun handiaren bezperan, Mojaparte plazan, 11.00etan, lehendabizikoz ospatuko diren haurrentzako kuadrilla arteko jokoak nabarmendu ditu Martinezek: «Sokatira, partxisa, edo zaku lasterketa probak izango dira, baita irabazleentzako sariak ere; hala ere, garrantzitsuena ondo pasatzea izango da».
Ordu berean, elkartasun azoka antolatuta dago Solobarria karparen inguruan, Itxasok azaldu duenez, «bertan kuadrillek zein herritarrek artisautza lanak salduko dituzte, eta lortutako dirua, Joseba Chaparro, gaixotasun arraroa duen basauriarra sendatzeko bideratuko da».
Ordubete beranduago, herri kirol saioa ospatuko da San Fausto plazan; aizkolarien Bizkaiko txapelketa eta idi-probetan 2.000 kiloko harria eramateko erronka. Arratsaldean, 19.00etan, Solobarria plazan bertso saio bikaina entzuteko aukera; bertan izango dira besteak beste, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariak. Gauerdian bestalde, Arizgoiti taldearen eskutik berbena izango da San Fausto plazan.
Etzi, egun handia Basaurin
Urriaren 13an, larunbata, San Fausto egun handia dute Basaurin. Itxaso Martinezek 11.00etan San Fausto kaletik abiatuko den prozesioa eta santuari egingo zaion lore eskaintza aipatu ditu; «herriko kuadrillak zein herritar ugari biltzen dira San Pedro elizaraino doan San Fausto omentzeko martxan».
Goizean zehar, halaber, nekazaritza produktuen 25. erakusketa ospatuko da Uribarri kalean, eta horrek dirauen bitartean herri kirolen erakustaldia izango da Mojaparte plazan. Horrez gain, artisau gazteen erakusketa izango da Solobarria plazan.
Horiek horrela, eguneko ekitaldi berezi eta klasikoenak iritsiko dira ondotik. 15.00etan Arizgoiti plazan kuadrillen bazkaria eta sabela bete ondoren, 17.15ean, San Fausto plazan izango den kuadrillen arteko txapelketa. «Sokatira txapelketa, txorizo jana edota txapela jaurtiketa probak izango dira», azaldu du Martinezek. Gauean, 23.00etan, Arizgoiti plazan Los Secretos taldeak kontzertua eskainiko du, eta ordubetera, Continente taldearen berbenak herria dantzan jarriko du San Fausto plazan.
Kanpainak eta azken eguna
Herriko taldeek indarkeria matxistaren aurkako eta drogen gehiegizko kontsumoaren gaineko kontzientziazio kanpainak ere jarri dituzte martxan. Horiek horrela, eraso sexisten aurrean nola jokatu jakiteko aholkuak emateko karpa jarri dute Arizgoiti plazan, eta leku berean, gaur, 00.00etatik goizaldeko 3.30era, droga maila neurtzeko standa jarri dute.
Igandean, jaien azken egunean, 9.00etan XV. Bakailao Lehiaketa egingo dute Solobarria plazan; «kuadrillek baino herritarrek hartzen dute parte lehiaketa honetan», esan du Itxasok. Ordu erdi beranduago, 34. Artisautza Azoka izango da ikusgai Uribarri kalean, eta horrek dirauen bitartean herri kirol erakustaldia ospatuko da Mojaparte plazan. Bestalde, eta nobedade gisa, 11.00etan, auto klasikoen bilkura izango da San Fausto plazan.
Arratsaldean, 17.30ean, Los palmeras taldearekin, nagusientzako «txitxarrilloa» izango da Mojaparte plazan, eta ordu berean, oinezkoen kaleetatik abiatuta eta Mojaparte plazaraino The Piojos Show txikientzako haur kalejira ibiliko da herrian zehar.
Horiek horrela, arratsaldeko zortzi eta erdietan amaituko dira aurtengo jaiak. Alde batetik, jaietan zehar izandako txapelketetako sariak banatuko dizkiete herriko kuadrillei eta horien artean kuadrilla arteko sari nagusia. «Txapelketa guztien batez besteko puntuazioa batuz, urtero kuadrilla onena saritzeko ohitura dute Basaurin; aurten, Basauriko astoen estatua famatuaren erreplika txikia banatuko diegu», dio Martinezek. Azkenik, puxikak airera bota eta horiekin batera Eskarabillera maskotaren burua jaurtita agurtuko dituzte sanfaustoak datorren urtera arte.
Azken egunean, urtero legez, jaietan izandako txapelketetako emaitzen batez bestekoa eginez, kuadrilla onenari saria emango diote. «Aurten, Basauriko asto famatuen estatuaren erreplika txikia izango da saria», esan du Itxaso Martinez Herriko Taldeen bozeramaileak.
«En las fiestas no cabe la política». Puede parecer una frase hecha, pero en esta ocasión, en los días previos al inicio de las fiestas de Basauri, la comisión organizadora, Herriko Taldeak, solicitó a las formaciones políticos que aplazaran los actos de la campaña electoral en el municipio durante estas jornadas, que abarcan hasta el domingo. En una nota, Herriko Taldeak explicó que había requerido a las organizaciones políticas de Basauri que no lleven a cabo durante los sanfaustos mítines u otros actos electorales, como el reparto de propaganda, porque las fiestas son «para disfrutarlas» y «no una oportunidad para la captación de votos».
La agrupación pretende que la campaña electoral para los comicios del 21 de octubre, que comenzó oficialmente el pasado día 5, tuviera un largo parón para dar paso a «fanfarrias, teatros callejeros, concursos gastronómicos, conciertos» y otros eventos propios de las fiestas patronales. Según este grupo, «ningún partido» ha puesto «objeción alguna» a esta petición en una reunión mantenida con representantes en el pueblo de las distintas formaciones políticas. «La campaña de este año se preve más apretada que nunca, ya que todos los actos tendrán que celebrarse desde el 15 de octubre hasta el último día de campaña», comentó a GARA Itxaso Martínez, portavoz de Herriko Taldeak.
Por otro lado, la cuadrilla San Faustín ha organizado, como cada año, los tradicionales encierrillos protagonizados por ellos mismos, que recorrerán las calles del pueblo. Para hoy, a las 3 de la madrugada, la cornamenta de Marcelo Bielsa perseguirá a los mozos; mañana será el turno para los morlacos de la ganadería de Cristina Cifuentes; y el sábado, el último encierro con «los radicales que la lían en las manis: los que llevan casco, porra y cobran del estado». J. A.
Herriko taldeek indarkeria matxistaren prebentziorako standa jarri dute Arizgoiti plazan. Leku berean, droga-maila neurtzeko karpa jarriko dute gaur 00.00etatik gauerdiko 3.30era.
Igandean, 20.30ean, agur esango diote Eskarabillerari, Basauriko jaien maskota. «Puzgarriak zerura bota eta horiekin batera Eskarabilleraren burua airera jaurtitzea ohitura da herrian», azaldu du Martinezek.