GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

independentziari buruzko erreferenduma

Londresek eta Edinburgok akordio batera iritsi direla baieztatu dute

David Cameronek, erreferendumaren gainean lortutako aurreakordioari dagokionez, aferari irtenbidea emateko astelehenean Alex Salmondekin bilduko dela baino ez zuen adierazi, prentsan agertutako zehaztapenak ukatu gabe.

p002_f03_55592.jpg

GARA | EDINBURGO

Britainia Handiko Gobernuak eta Eskoziako Gobernuak independentziari buruzko erreferendumaren gaineko aurreakordio bat lortu dutela baieztatu zuten bart -asteartean BBC agentziak aurreratu zuen moduan-, eta horren arabera, 2014ko udazkenean izango da amestutako galdeketa, nahiz eta bertan independentzia «bai» ala «ez» galderari erantzuteko aukera baino ez den izango.

Michael Moore Eskoziarako Estatu idazkariak eta Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroordeak elkarrekin izenpetuta helarazitako komunikatu batean «behin betiko akordio baten bidean funtsezko aurrerapenak» lortu dituztela adierazi zuten atzo, asteartean BBCk iragarri zuen bezala.

Aldi berean, datozen egunotan ere negoziazioekin jarraituko dutela agertu zuten, azken zehaztapenak finkatu eta David Cameron lehen ministro britainiarrari eta Alex Salmond lehen ministro eskoziarrari behin betiko akordioa aurkeztu ahal izateko, datorren astelehenean Edinburgon izango duten bilkuraren aurretik.

Akordioaren zehaztapenak David Mundell Eskoziarako Bulegoko ministroak helarazi zizkion prentsari.

Erreferenduma, iragarri moduan, 2014ko udazkenean izango da, Cameronen Gobernuak -beranduegi zela argudiatuz- behin eta berriz kontrako jarrera agertu duen arren. Data hau Bannockburneko bataila ezagunaren 700. urteurrenarekin bat dator; eskoziar armadak britainiarra garaitu zuen bertan.

Londresek bozkatu ahal izateko adin tartea handitzearen aferan ere amore eman behar izan du, akordioak 16 urtetik gorakoek galdeketan parte hartzeko aukera izango dutela barnebiltzen baitu.

Galderen formulazioan, ordea, Edinburgok planteatzen zuen bigarren galdera atzera bota dute, Eskoziak Britainia Handiaren barruan eskumen gehiago izatearen aukera hain zuzen. Honela, galdeketan independentzia «bai» edo «ez» erantzunek soilik izango dute kabida.

Oraindik ere behin betiko akordio osatzeko zehaztapenak falta dira, eta «bi aldeen arteko kontzesioak» beharrezkoak izango diren arren, badira irtenbide beharra duten puntu gatazkatsuak ere, besteak beste, erreferendumaren gaineko kanpainak nork finantzatuko dituen.

Cameronen batasun oihua

David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak, Alderdi Kontserbadoreak Birminghamen (Ingalaterra erdialdean) egindako urteroko biltzarrean, bertan bildu ziren alderdikideei adierazi zien ez duela onartuko gauza dadila Alex Salmond Eskoziako Alderdi Nazionaleko buruaren (SNP) Britainia Handia «apurtzeko» asmo independentista, asteartean prentsan agertutako informazioaren aurrean bere Gobernua eta bere burua justifikatzeko asmoz.

Aurreakordioa lortu izanaren baieztapenaren aurrean, Cameronek, «2014aren amaiera aurretik independentziaren gaineko erreferendum horri irtenbidea» emateko, Salmondekin datorren astelehenean, urriak 15, bilduko dela baino ez zuen adierazi, asteartean zabaldu eta bart baieztatutako informazioa ukatu edo onartu gabe.

Lehen ministroak Britainia Handiaren zatiketa ekiditeko borrokatuko dela esan zuen, Londresen eta Edinburgoren arteko negoziazioak azken fasean diren une honetan.

«Koalizio gobernu honek gauza asko egitea nahi dut, baina zer da gure Britainia Handia babestea baino garrantzitsuagorik?», galdegin zuen Cameronek kongresuan.

Eskoziak independentzia eskuratzeko duen aukeraren aurrean, lehen ministroak batasunerako deialdia egin zuen, «elkarrekin hobeak» direla eta duten guztiarekin «erreferendumaren aurka borrokatzen» lagatzeko esanaz. Batasun horren onurak frogatzeko asmoz, atleta olinpiarren adibidea erabili zuen, bakoitzaren jatorria kontuan izan gabe, guztiak Britainia Handiaren izenpean dominak eskuratu zituztela esanaz.

Bestalde, Salmond baikor agertu zen Edinburgon, datorren astean bertan behin betiko akordio lortzeko aukeraren aurrean. Dena dela, «oraindik ere konpontzeko dauden zenbait gai» dela medio, tentuz ibiltzeko deialdia egin zuen, zehaztapenik eman gabe.

Grant Costello Eskoziako Gazte Parlamentuko lehendakaria ere gai honen inguruan mintzatu zen, bereziki bozkatzeko adin tartea handitzearen gainean, 16 eta 17 urte bitarteko gazteei datozen hauteskundeetan bozkatzeko bidea irekitzeko baliagarria izango den iritzia agertuz.

Baiezkoaren beherakada

Eskoziaren independentziaren aldeko eta kontrako jarrerak neurtzeko aste honetan egindako azken galdeketak, baiezko erantzun baten aldeko jarrerak behera egin duela agertu du, aurrez lortutako emaitzekin alderatzean, independentziaren aldeko grina hoztu ote den itxura agertuz.

«Scottish Herald» egunkariak argitaratutako galdeketa baten arabera, balizko erreferendum batean jendartearen %28k baiezko botoa emango luke, ezezkoa bozkatuko lukeen %53aren aurrean.

Iazko urtarrilean aldiz, Salmondek erreferenduma osatzeko plana iragarri zuenean, baiezko eta ezezko jarrerak pareko zeuden.

Hain zuzen ere, une honetako hoztasun hori da David Cameronen Gobernuak erreferenduma irabazteko erabili nahi izan duena, galdeketa 2013an egitearen aldeko jarrera agertu eta 2014ra atzeratzearen aurkako jarrera hartzean, urtebete honetan aurrera eramango duten eta jada hasia den independentziaren aldeko kanpaina ekiditeko asmoz.

Dena dela, datorren astelehenean David Cameron eta Alex Salmond lehen ministroen arteko bilkurak eta behin betiko akordioaren lorpenak sua berpiztu lezake, egungo egoeran eta jarreretan aldaketari ateak irekiz.

Amberes, trampolín para los independentistas flamencos

Hacerse fuerte a nivel local con una victoria en Amberes en las elecciones municipales del domingo es el objetivo del partido independentista flamenco N-VA. Unos 7,8 millones de electores belgas, 120.000 ciudadanos de la UE y 20.000 extranjeros no comunitarios deben renovar sus representantes en 589 municipios y 10 provincias, en unas elecciones a una vuelta. Si en la mayoría de ciudades y pueblos se dirimen asuntos puramente locales, el objetivo de la independencia de Flandes del N-VA (Nueva Alianza Flamenca) de Bart De Wever será objeto de toda la atención en Bélgica e incluso en Europa.

Aunque en los anteriores comicios municipales hace seis años no llegaba al 5% de los votos, el N-VA se convirtió en la primera fuerza política en el ámbito neerlandófono en las elecciones regionales de 2009 y en las legislativas de 2010. Bart De Wever, después de haber bloqueado las negociaciones para la formación del gobierno belga durante un año, pasó a la oposición, pero ahora se lanza a la batalla muinicipal con la vista puesta en Amberes, la primera ciudad y pulmón económico de Flandes, gracias a su puerto y a su sector petroquímico. «Si conseguimos Amberes, nos despertaremos en otro país», afirma.

A menos de dos años de las próximas legislativas, el líder del partido espera desalojar al actual burgomaestre (alcalde) socialista, Patrick Janssens. En 2006, este expublicista había logrado cortar el paso al partido de ultraderecha Vlaams Belang, que ya se veía ganador.

Una vez más, el suspense es máximo y los estudios de opinión no aclaran mucho las posibilidades: dan entre el 30% y el 40% de intención de voto a Bart de Wever, entre 1 y 10 puntos por delante de Patrick Janssens. De Wever sabe que juega fuerte el domingo. «Si no tenemos un resultado contundente, la idea de que la derrota tomará forma rápidamente», indicó, y agregó que para él sería «la victoria o muerte». Amberes es, a su juicio, «un buen trampolín si se quiere cambiar la política de Bélgica». Opina que Flandes está «cerca de una revuelta democrática» y critica el «fracaso» de la política de inmigración y el «desequilibrio fiscal» del gobierno federal encabezado por el socialista francófono Elio Di Rupo.

Los tres partidos flamencos «tradicionales» (la Democracia Cristiana CD & V, los liberales del Open VLD y los socialistas del SPA), que a finales de 2011 dieron su apoyo a la coalición de gobierno para sacar al país de la crisis política, esperan limitar los daños. Se basan principalmente en sus figuras locales, para detener la ola independentista. En Valonia, el Partido Socialista podría pagar a nivel local la política de austeridad del gobierno de Di Rupo, pero espera conservar las grandes ciudades como Lieja y Charleroi. También los francófonos miran a Amberes, porque un triunfo del N-VA puede empujar a los partidos flamencos a acentuar la reivindicación soberanista, amenazando al gobierno de Di Rupo, que intenta convencerlos de que la reforma que otorga mayor autonomía a las regiones pero mantiene la unidad del reino es preferible a los proyectos de Bart De Wever. GARA

LAura mintegi

EH Bilduko hautagaiak adierazi duenez, Eskozia moduko kasuek erakusten dute Estatu espainolean «atzerakoia, zorrotza eta gabezia demokratiko absolutuak dituen eskuinak» gobernatzen duela.

jordi puyol

Hautesle eskoziarrei Britainia Handiaren barruan eskumen gehiago izateko aukera ukatuz gero, independentziaren aldeko babesak gora egingo duela esan du Kataluniako lehendakari ohiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo