GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

URRIAREN 21EKO HAUTESKUNDEAK

Hizkuntza eskubideen bultzatzailea

Euskal Filologian lizentziaduna, Hizkuntza-plangintzan graduondokoa egina eta Giza Eskubideetan unibertsitate-aditua da algortarra. Euskalgintzarekin lehen lotura helduen euskalduntzean izan zuen, eta hainbat urtez AEKn eskolak eman zituen. 2001. urtean orduan sortu berria zen Hizkuntz Eskubideen Behatokia proiektuan hasi zen lanean eta hiru urte geroago, 2004an, bertako zuzendari izendatu zuten. Behatokiko ordezkari gisa, Euskal Herriko zein nazioarteko hainbat forotan hizkuntza-eskubideen berri ere eman izan du. Azpimarratzekoa da Europako Kontseilura eta Nazio Batuen Erakundearen hainbat batzordetara eraman izan duela euskaldunok pairatzen duten bereizkeria, eta horri esker Estatu espainolari eta frantsesari hainbatetan hizkuntza gutxiagotuekiko azaldu duten jarrera aldatzeko eskatu dietela. 2010ean Xabier Mendigurenen ardura hartu zuen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan, idazkari nagusi gisa, hain zuzen ere. Kontseiluko ardurez gain, gaur egun, ELEN (European Language Equality Network) erakundearen zuzendaritza-batzordean parte hartzen du, bai eta International PEN erakundeko Itzulpen eta Hizkuntza Eskubideen Batzordean ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo