GARA > Idatzia > Kultura

Carlos Saura zuzendariak Ohorezko Mikeldi saria jasoko du Zinebin

GARA | BILBO

Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren nazioarteko Zinemaldia azaroaren 16an hasiko da Carlos Saura zinemagileari Ohorezko Mikeldi sarietako bat emanez.

Saurak iragarri duenez, datozen asteetan «33 días» pelikula filmatzen hasiko da Bilbon, eta bertan dagoela aprobetxatuz orain arte egindako lana omentzen duen garaikurra emango diote Zinebiren 54. edizioan.

Aurtengoa ez da zuzendariak Zinebin parte hartzen duen lehen aldia, 1958an «Cuenca» izeneko dokumentala ekarri baitzuen Bilbora. Bestalde, 60ko hamarkadako lehen urteetan Nazioarteko Epaimahaiko kide izan zen. Aurten berari egokitu zaio saria jasotzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo