GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Asisko Urmeneta Marrazkigilea

Bi Nafarroak

Benito Lertxundik: Botereak naturaltasuna debekatzea du eginkizun.

Nafarroa ofiziala gainerako euskaldunen kontra zen eraiki. Nafarroa naturalak Euskal Herria biltzen du bere baitan.

Nafarroa naturalak Pirinioa du bizkar hezurra eta ez muga.

Nafarroa ofizialarendako ez da mugarik: Diputazioak betatu berri ditu bi hitzaldi Bastida Klarentzan. Nafarroa naturalak argi-distira dauka banderan eta bihotzean. Nafarroa ofizialak katez kargaturiko armarria. Nafarroa ofizialak aldarrikatzen ditu nafarren arteko lokarri historiko eta kulturalak. Nafarroa naturalak gehitzen ditu estatalak, sozialak, ekonomikoak eta linguistikoak. Nafarroa ofiziala gu guztion sakelatik ateratzen den karkasa menperatzailea dugu. Nafarroa naturalaren kausa, behialako boluntarioak erran bezala, noblea bezain pobrea da. Nafarroa naturalak bearnesak, espainiarrak, frantsesak maite ditu auzo baina ez nagusi. Eta konstatazio bat: Nafarroa naturala indartzen ari da, eta Nafarroa ofiziala lausotzen.

Nafarroa ofizialak, adibidez, ez du deitzen iganderako DonapaleU-14ra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo