GARA > Idatzia > Kultura

ZINEMA

Ourenseko zinema jaialdian, «Zuloak» filmaren emanaldia eta kontzertua

Fermin Muguruza Ourenseko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren 17. edizioan izango da «Zuloak» filma aurkezten urriaren 26an. Muguruza ez da bakarrik joango Galiziara. Jaialdiko antolakuntzak iragarri zuenez, zuzendaria Zuloak taldeko neskekin joango da, eta Ourenseko Auditoriumean filma proiektatu ostean mahai-inguruan geldituko dira publikoarekin hitz egiteko. Gainera, nahi duenak taldea zuzenean ikusteko aukera izango du, urriaren 27an hiriko Berlin gelan eskainiko duten emanaldian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo