GARA > Idatzia > Kultura

Euskarazko formatu txikiko antzezlan proiektuak aurkezteko deialdia

Donostia Kulturak hirugarren aldiz diru laguntzak eskainiko ditu euskaraz egindako kultura proiektuak aurrera atera ahal izateko, formatu txikiko antzezlanak euskaraz urriak direla ikusita.

GARA | DONOSTIA

Euskarazko sorkuntza bultzatzeko hirugarren proiektu deialdiaren antolakuntza iragarri zuten atzo Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak. Aurreko edizioetan izandako arrakasta dela-eta erabaki dute ekimena berriz ere martxan jartzea.

Azaldu dutenez, formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko lanen eskaintza urria izan ohi da. Horregatik, askotan, Poltsiko Antzerkia jaialdiko programatzaileek arazoak izaten dituzte euskarazko obrak eskaintzeko. Arazo hori ikusita, euskarazko sorkuntza sustatzeko ekimena martxan jarri zuten iaz eta emaitzarekin pozik daude.

Proiektu deialdia 2011n aurkeztu zuten lehen aldiz, proba moduan, diru-laguntzak lortu eta aurrera egin ahal izateko. Laguntzak bi obren artean banatu zituzten. Lehena, Oier Guillanek eta Iñigo Ortegak eginiko «Arra. Arraroa», gizontasunaren gaiak gaur egun planteatzen duen arazoa mahai gainean jartzen diguna. Bigarrena «Tripakiak» izan zen, Arantxa Irigoienek eta Maialen Fauthouxek proposaturikoa. Haurdun dauden bi emakumeren arteko elkarrizketa fresko eta umoretsuak dakartza.

Iaz izandako esperientzia «ezin hobe» hori ez zuten alde batera utzi nahi, eta 2012ko udaberrian bigarren deialdia egin zuten. Bertatik ateratako obra laster ikusi ahal izango dugu. «Zer duzu Amy?» antzezlana izan da garaile, Amy Winehouse hildako abeslariaren ingurukoa. Obra hau Bukowski tabernan ikusi ahal izango da azaroaren 29an, eta abenduaren 2an Dokan aurkeztuko dute.

Elkarlana

Hirugarren deialdiaren helburua ez da diru laguntzak lortzea soilik, baizik eta koprodukzioa dute xede. Izan ere, programatzaileek proiektuaren sorkuntzan eta ekoizpenean laguntzeaz gain, Poltsiko Antzerkia jaialdiaren programazioaren barruan sartuko dute obra.

Horrela, formatu txikiko antzerki obrak oinarri badituzte ere, euskaraz egindako kultura produktuak bultzatzeko hastapena izatea espero dute.

PARTE HARTZEKO

4.000 euroko diru laguntza eskainiko du Donostia Kulturak obra aurrera atera ahal izateko. Urriaren 12tik abenduaren 14ra arte jasoko dituzte proposamenak.

GRATITUDES

Cuando en un concurso una buena parte de los grupos se refiere al excelente trato recibido, a las maravillas del concurso y a lo entusiasmados que están, es que el Villa continúa con su impecable organización y respeto hacia los músicos. Además, se suena bien dentro y fuera del escenario.

TRACA DE VIERNES

Ayer mismo tuvimos la posibilidad de ver a Hilotz, un joven cuarteto de Lasarte-Oria que transmitió sinergias desde el inicio. Jevi-thrash con toques de death metal repletos de adrenalina. Lo que solicitaba al público su entusiasmado vocal Mikel Yarza. Camino por recorrer, pero buenos apuntes.