GARA > Idatzia > Euskal Herria

MAKEA

Ahaideak eta Errepresioaren Kontrako Batzordearen Amnistia Eguna igandean

Urtero egin ohi duten moduan, EKB-CAR eta Ahaideak, Ipar Euskal Herriko senideen elkarteak Amnistiaren Eguna antolatu dute Makean. Ekitaldia eguerdian hasiko da aperitifarekin, eta bazkariaren ostean, hitzaldiak izango dira egun agenda politikoan «erantzunik gabe dauden hainbat galderei buruz». Horien artean, bake-prozesua, preso politikoen askatzea, kanpoan direnen zigorren ezabatzea edota eskakizun instituzionala. Preso baten senideaz gain, Ttote Etxebeste, Filipe Bidart eta Gabi Mouescak hartuko dute hitza. Hainbat talderen kontzertuekin amaituko dute elkartasun eguna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo