GARA > Idatzia > Euskal Herria

Herrirak espetxe politika aldatzeko eskaera helarazi dio Estatu frantsesari

Herrira mugimenduak gutun bat entregatu zuen atzo Estatu frantsesak Bilbon duen kontsulatuan, Françoise Hollanden gobernuari eskaera argi bat helarazteko: bakearen eta konponbidearen alde lidergoa hartzea eta egun indarrean duen espetxe politika errotik aldatzea.

p015_f01_199x112.jpg

GARA | BILBO

Herrira mugimenduak elkarretaratzea egin zuen atzo Estatu frantsesak Bilbon duen kontsuletxearen aurrean, eta ondoren, herri ekimeneko hiru kide bertara sartu ziren Didier Ortolland kontsul frantsesari gutun bat pertsonalki entregatzeko.

Aipaturiko gutunean, Euskal Herrian aro politiko berria ireki dela nabarmentzen du Herrirak, Aieteko Nazioarteko Konferentziak eta ETAren behin betiko su-etenak bultzatuta, eta aro berri horretan «politika berriak eta soluziobideak» behar-beharrezko direla azaltzen du.

«Elkar ulermenerako zubiak eraikitzeko garaia da, baita bake zein behin betiko konponbide batera ailegatzeko ordua ere», dio dokumentuak. Bide horretan, indarrean dagoen espetxe politika aldatzea eta pertsona guztien giza eskubide guztiak errespetatzea giltzarriak direla nabarmentzen du.

Baionan izango den manifestazioaren deialdia aipatuta, mobilizazio horretan egingo diren eskaerak zehaztu, eta Euskal Herriko gizartearen gehiengo zabal baten sostengua dutela argitzen du Herrirak. Françoise Hollanderen Gobernuari zuzendutako eskaera argia ere badago, «bide berria lideratzeko ardura» har dezan, eta Estatu frantsesak burutu duen espetxe politika errotik alda dezan. «Euskal Herriko gizartearen gehiengo batek txalotuko luke» hori, eta gizarte frantsesaren gehiengo oso handi batek ere ulertuko luke Parisek berezko politika bat burutzea espainolarengandik aldenduta, espetxe politika eta normalizazio politiko eta bakegintzari dagokienez», dio gutunak.

Bestalde, pasa den astelehenean, Estatu frantseseko erdialdean dagoen Puy-Saint-Gulmier herrian atxilotu zuten Saul Curto bilbotarra espetxeratzeko agindua eman du epaileak, ETAko kide izatea egotzita.

Efe agentziaren arabera, indar antiterrorista espainiarrek Curtori leporatzen diote, besteak beste, Estatu frantseseko ETAren zuloen azpiegituraren arduradun izatea, eta 2008ko abenduaren 31n EITBren kontra egindako erasoarekin ere lotzen du Ertzaintzak. Zorrotzan, manifestazioa egingo dute urriaren 30ean, 19.30ean.

Azken ostiraleko mobilizazioa

Bestalde, hileko azken ostirala izanik, elkarretaratze ugari izan ziren atzo Euskal Herri osoan errepresaliatuen eskubideen alde: Mallabia (33), Uharte (21), Irurtzun (25), Muskiz (32), Berriz (22), Idiazabal (21), Azpeitia (163), Aretxabaleta (50), Abanto (27), Pasai Donibane (20), Getaria (58), Lekeitio (123), Bergara (60), Lizarra (55), Iurreta (21), Deba (60), Sondika (4), Elorrio (82), Usansolo (18), Oñati (100), Bermeo (45), Zornotza (81), Mundaka (25), Gorliz (19), Plentzia (21), Arrasate (300), Trapagaran (35), Zaldibia (86), Legorreta (18), Ondarroa (190), Zegama (18), Iruñea (325), Orio (35), Zarautz (208), Urduliz (13), Elgeta (20), Busturia (28), Segura (45), Aulesti (82), Etxalar (15), Olazti (38), Gares (35), Maule, (40), Larresoro (19), Baiona (40), Biarritz (14), Donibane Lohizune (25), Uztaritze (16), Donapaleu (15), Azkaine (35), Urruña (21), Hendaia (42), Sara (14), Garazi (40), Karrantza (25), Alonsotegi (32), Balmaseda (30), Arrigorriaga (36), Zaratamo (23), Zamudio (25), Zumaia (82), Leioa (62), Hernani (250), Elgoibar (55), Algorta (157), Etxebarria (28), Zeberio (39), Lasarte (75), Barakaldo (50), Zizur (20), Durango (110), Gasteiz (585), Soraluze (37), Sestao (55), Mungia (30), Arbizu (52), Otxandio (67), Zuia (30), Bakio (48), Arraia Maeztu (17), Azkoitia (96), Sopela (65), Usurbil (115), Gamiz-Fika (35), Bilboko Arriaga (210), Berriozar (35), Laudio (78), Bera (22), Irunberri (26), Larrabetzu (83), Orozko (18), Leitza (70), Amezketa (10), Villabona (84), Zizurkil (47), Alegi (14), Tolosa (55), Ibarra (55), Anoeta (38), Irura (20), Aduna (3), Berastegi (32), Berrobi (11), Lizartza (39), Leaburu-Txarama (8), Gaztelu (16), Lezama (11), Lekunberri (13), Irun (58), Lesaka (31), Urizaharra (32), Amurrio (55), Agurain (55), Bastida (27), Urduña (27), Oion (13), Aramaio (30), Hendaia 42, Errenteria (198), Lezo (40), Erandio (52), Erromo (105), Sopuerta (34), Abadiño (65), Eskoriatza (40).

CUrto, espetxean

Saul Curto bilbotarra kartzelatzeko agindua eman du epaileak, terrorismoa egotzita. Espetxeratzea salatzeko mobilizazioa iragarri dute urriaren 30erako, Zorrotza auzoan, 19.30ean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo