Aurore Martin askatzeko eta bakeari ekiteko eskatu diote Hollanderi
Joan den larunbatean ikusi ahal izan zen argazkia errepikatu egin zen atzo, Baionako suprefeturaren aitzinean. Oraingoan, gainera, alderdi guztietako hautetsi eta ordezkariak 500 bat herritarren babesarekin agertu ziren. Hollande presidenteari gutuna helarazi zioten zuzenean Estatuko ordezkaritzaren bidez. Idatzian Aurore Martinen estradizioa salatzeaz gain, berehala askatzeko eta, «Aieteko gomendioak» aintzat hartuz, bakean engaiatu dadin eskatzen diote.
Arantxa MANTEROLA | BAIONA
Larunbateko agerraldia ezohikoa izan bazen, zer esan atzo eguerdian Baionako suprefetura aitzinean ikusi zenaz? Izan ere, alderdi eta joera politiko orotako ordezkari eta goi mailako hautetsiak, 500 bat herritar atzean zituztela, polizia dispositibo ikusgarriak paratutako hesi aurrean gertatzea, Lapurdiko hiriburuan inoiz ikusi ez den irudia dela esan daiteke, deskuidatu gabe.
Aurore Martinen estradizioa eta espetxeratzea salatzeko bildu ziren eta, bide batez, Hollande presidenteari beren haserrea zuzenean helarazteko ere bai.
Suprefeturan hartuak izateko egindako eskaera onartu zain ordu erdi bat eman ostean, Michel Veunac (MoDemeko eskualdeko kontseilaria), Max Brisson (UMP), Jean-Jacques Lasserre (Hautetsien Kontseiluko presidentea), Daniel Oltzomendi (Izurako zinegotzi abertzalea), Colette Capdevielle (PSko diputatua), Kotte Ezenarro (PSko kontseilari nagusia), Alice Leiziagezahar (EE-Berdeetako eskualdeko kontseilaria) eta Yvette Debarbieux (Donibane Lohizuneko zinegotzi komunista) sartu ziren suprefeturan Errepublikako presidenteari zuzendutako gutuna Estatuko ordezkaritzan entregatzera.
Idatziak nabarmentzen zuen militante abertzalearen kontrako euroagindua «testuinguru oso berezian» gertatu dela, hau da, Aieteko Konferentziaren ostean, ETA erakundeak bere jarduera armatua behin betiko utzi duenean. «Gaur uste dugu bake prozesu bat bururaino eramateko benetako aukera dagoela», zioen agiriak.
Zur eta lur
Martin agintari espainolen esku utzi dutela-eta «txundituta» daudela nabarmenduta, euroagindua gauzatu izana salatzen dute. Are, frantses hiritartasuna duen zuberotarra «berehala aske» uzteko eskatzen dute, «leporatzen zaizkion delituak Frantzian ez baitira legez kanpokoak».
Bukatzeko, «azken hilabeteetan Euskal Herrian izandako aldaketak kontuan hartu eta, nazioarteko adituek Aieteko Konferentzian egindako gomendioen haritik, abian den bake prozesuaren garapena errazteko ahaleginak» egin ditzala eskatzen diote.
Aurore Martinen estradizioak Euskal Herritik harago doan astindu politikoa eragin du. Hala, Manuel Valls Barne ministro frantsesa behin baino gehiagotan galdekatu dute afera honetaz, baina hasieran esandakoari eusten dio hark. Atzo «Le Parisien» egunkarian egindako elkarrizketa batean «justiziaren deliberoagatik legeak diona betetzeagatik ez duela zertan desenkusatu», adierazi zuen.
«Terrorismoari dagozkion gaietan Espainiarekin elkarlanean segituko» dutela berretsita, ez zituen ontzat eman euroagindua gauzatzeko jatorrian bere esku hartzea dagoela dioten akusazioak. «Ez dut inolako esku hartzerik izan. Soilik informatua izan nintzen Polizia judizialak bere gain hartu zuenean», gaineratu zuen.
Ildo beretik, Christiane Taubira Justizia ministroak ere «legearen esparruan» egindako estradizioa dela adierazi zuen komunikatu baten bidez: «Epailetik epailera egiten den operazioa da eta Gobernuko agintariek ez dute esku hartzen».
PSren babesa
Bi ministroen alderditik ere babesa jaso du Vallsek. Agiri ofizial batean Barne ministroari egindako «kritikek eta sortu den polemikak funtsik ez» dutela nabarmendu du PSk, «Estatua eta gobernua justizia erakundearen independentzia eta bere deliberoak, euroagindua aplikatzea tartean, errespetatu» behar dituela gaineratuta.
Alta, adierazpen horiek guztiak ez dituzte Euskal Herriko hautetsi eta ordezkariak -ezta bere alderdiko kideak ere- konbentzitu. Hainbat kasutan hitz gogorrak erabili izan dira. PCFko eledun Olivier Dartigollesek «gezurretan» dabilela esan du. Jean-Jacques Lasserre MoDemeko senatariak ere «Pontzio Pilatosena» egitea leporatu dio bere erabakia bere gain ez hartzeagatik. Colette Capdevielle PSko diputatua ere ez du «konbentzitu» eta mahai baten inguruan gauzak argitzera gonbidatu du ministroa.
Bitartean, mobilizazioek segitzen dute. Asteburuan Bordelen 50 lagunek elkarretaratzea egin zuten euskal ikasleak, LDH, NPA eta hainbat kolektibok deituta. Atzo bertan, Olorueko suprefetura aurrean beste bat egin zuten, deitzaileen artean PCFko auzapezordea zela. Paueko prefetura atarian ere 100 bat lagun bildu zen Libertat mugimenduak deiturik. Eta bihar, 17.30ean, Lillen ere protesta egingo dute.
En un comunicado hecho público ayer por la tarde, familia y amigos de Aurore Martin ofrecen su versión sobre las circunstancias de su detención. Afirman que las declaraciones de Manuel Valls a los diarios «Sud-Ouest» y «Le Parisien» son falsas y que es «un mentiroso».
Subrayan que «Aurore no vivía en la clandestinidad». Desde el 18 de junio de 2011, fecha en la que apareció públicamente en un acto político en Biarritz, «lleva una vida completamente normal y a la vista de todo el mundo». Como prueba de ello, adjuntan al comunicado varias fotocopias de documentos.
En ellos puede constatarse que Aurore Martin posee un vehículo a su nombre y que su permiso de circulación le fue concedido por la Subprefectura de Baiona el pasado 11 de setiembre. Asimismo, su carnet de identidad ha sido renovado recientemente en la Subprefectura. Otros documentos como la inscripción en la Oficina de Empleo o la solicitud de la renta básica efectuada hace menos de un mes, prueban, que llevaba una vida totalmente pública.
La familia manifiesta que no cree que se tratase de un «control casual»: «Tenemos datos de que había varios controles en el eje Maule-Hazparne, donde reside su compañero y ofreceremos elementos más precisos en breve». Al objeto de recopilar el máximo de información, hacen un llamamiento a posibles testigos que pudiesen aportar datos complementarios sobre «movimientos extraños o controles» que hayan podido observar entre las 15.00 y 17.00 del 1 de noviembre.
También apelan a Hollande a hacer lo posible para aclarar la verdad sobre su arresto y para que retorne a casa. A.M.
El auto del juez de la Audiencia Nacional, Pablo Ruz, recoge entre los hechos imputados a Aurore Martin dos que tuvieron lugar en territorio del Estado francés y que fueron expresamente rechazados como imputaciones constitutivas de delito por la Corte de Pau al avalar la petición de euroorden.
En concreto, se le reprocha su participación en una rueda de prensa de Batasuna ofrecida en Baiona en setiembre de 2006 y en un acto público de la misma formación en enero de 2007 en Uztaritze. Según su abogada Jone Goirizelaia, este único argumento «sería suficiente para anular la detención». La letrada, sin embargo, no alberga demasiadas esperanzas, ya que «es evidente que se trata de una decisión política».
Aún así, en los próximos días presentará una apelación en el que, además de ese motivo, también incluirá otros para exigir su puesta en libertad. Entre ellos, el de su relación con EHAK. «Martin no aparece en ningún procedimiento y, además, también esta imputación fue refutada expresamente por el tribunal de Pau», subraya. Además, expondrá que los hechos por los que se le procesa (dar ruedas de prensa, ofrecer entrevistas o escribir artículos de opinión) se acogen al derecho a la actividad política, que su formación es legal en el Estado francés y que no existe riesgo de fuga ni de destrucción de pruebas, aducidos en el auto para su envío a prisión. A.M.
Bildu, NaBai e I-E anunciaron que presentarán enmiendas a la totalidad a los presupuestos de UPN porque ahonda en los recortes antisociales. El PP los apoyará por considerarlos realistas y adecuados.
Las comisiones de Economía y Políticas Sociales se han ampliado de 15 a 16 miembros para dar cabida a Manu Ayerdi y Patxi Leuza, parlamentarios expulsados de NaBai.