LIBURU AURKEZPENA
Kolonbiako bizipenez arituko da Asier Huegun Bergaran
Duela bederatzi urte Kolonbiako ELN Nazioa Askatzeko Armadak 74 egunez bahitua izan zuen Asier Huegun donostiarra, eta haren testigantza biltzen duen liburua kaleratu du Txalapartak, Gari Udabek idatzita: «Kolonbian bahituta, 74 egun ELNren esku». Liburua aurkeztuz, Asier Huegun Bergarako Gaztetxean izango da ostiral honetan, 18.00etatik aurrera. Huegunek, gainerako bahituek ere halaxe egiten zutela ikusita, idazteari ekin zion; «inolako pretentsiorik gabe, niretzako testigantza geratu zedin», esan zuenez. «Denbora-pasa gisa hasi ginen egunerokoa idazten, ez genekien-eta idatzitakoa handik ateratzeko aukera izango genuenik».