GARA > Idatzia > Kultura

ANTZERKIA

Kulunkaren «Andre eta Dorine», Donostian

Kulunka teatroa taldeak «Andre eta Dorine» izeneko lan berria taularatuko du ostiralean, azaroaren 9an, Donostiako Antzoki Zaharrean. Ikuskizuna 20.00etan hasiko da. Lana alzheimer gaitzari buruzkoa da eta Donostia Kulturaren eta Afagi Gipuzkoako Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkartearen arteko lankidetzari esker programatu dute. Antzezlana ikusteko gonbidapenak emanaldiaren egunean jaso ahal izango dira Antzoki Zaharrean bertan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo