POEMA LIBURUA
Elena Fernandezek «Triste invierno» aurkeztuko du
Barakaldoko hizkuntza eskolan aurkeztuko du ostiral honetan Elena Fernandezek bere poema liburua. Arratsaldeko zortzietatik aurrera izango da eta errezitaldia ere izango da, bi biolin-jotzailek lagunduta. «Olerkietan kritika soziala egiteaz gain, Barakaldo herriaren arazoak islatzen dira, besteak beste», azaldu zuen egileak.