GARA > Idatzia > Kultura

«Zazpi etxe Frantzian», AEBetan urteko hogei onenen zerrendan

GARA | IRUÑEA

«Publishers Weekly» aldizkariak 2012. urteko libururik onenen artean sartu du «Seven Houses in France», jatorrizko «Zazpi etxe Frantzian» Atxagaren eleberria. Liburuak Ameriketako Estatu Batuetan izan duen harrera onaren beste adierazgarri bat.

Atxagaren lana, «Zazpi etxe Frantzian» («Seven Houses in France»), fikziozko lanen atalean sartu dute. Beste kategoria batzuetako zerrendak ere argitaratu dituzte, besteak beste, poesia, misteriozkoak, haur-gazte literatura, eta abar.

Euskal idazlea

Bernardo Atxagaren lana ingelesezko beste liburuekin batera azaltzen da, ez itzulpen gisa, eta Atxaga bera «basque writer» (euskal idazlea) izendatuta. Jatorriz ingelesez idatzi ez den liburu bakarra da eta idazle gipuzkoarrarekin batera daude, besteak beste, Alice Munro, Andrew Miller, Jeet Thayil eta Amanda Coplin.

«Seven Houses in France» aurtengo irailean argitaratu zen Ameriketako Estatu Batuetan, Margaret Jull Costak itzulita eta Graywolf Press argitaletxearen eskutik.

Britainia Handian, berriz, joan den urtean kaleratu zuen Harvill Secker argitaletxeak, eta aste honetan bigarren edizioa kaleratuko du poltsiko-liburu formatuan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo