GARA > Idatzia > Euskal Herria

Abertzaleek ez dute bozkatuko Hego Lapurdi hiri elkargoaren sorreraren alde

GARA | URRUÑA

Hego Lapurdiko Herri Elkargoko hamahiru herrietako ezkerreko hautetsi abertzaleek abstentziora joko dute herri elkargoa hiri elkargo bilakatzeko xedez herriz herri egiten ari diren bozketetan. Hori adierazi zuten atzo, Urruñan, Herri Elkargoaren egoitzaren atarian.

Zinegotziek argi utzi zuten ez daudela hiri elkargoa bilakatzearen aurka, baina «estatus aldaketari ekin aurretik ordezkaritzaren aldetik dauden hutsuneak» bere horretan mantenduko direla nabarmendu zuten.

Herri elkargoa osatzerakoan jadanik «ordezkariak ez direla herritarrek emandako bozen arabera hautatzen» salatu zuten, eta, horrenbestez, «oraingoan ere gabezia demokratiko» horrekin sortuko da udalerrien erakunde berria. Izan ere, oposizioan dauden hautetsien parte hartzea ez da bermatuko bertan.

Gauzak horrela, Urruñan, Senperen edota Hendaian gertatu moduan, ezkerreko hautetsi abertzaleak -eta baita sozialistak eta Front de Gauchekoak zenbait udalerritan ere- abstenitu egingo dira bozketan.

Herritarren borondatea ordezkatua izan dadin, alternatiba bat proposatu dute, herritarrek zuzenean hautatu ditzatela hiri elkargoko ordezkariak, alegia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo