HIZKUNTZA
«Ahoa bete hots» jardunaldiak hasiko dira gaur Villabonan
Gaur, bihar eta etzi «Ahoa bete hots» jardunaldiak izango dira, hirugarren urtez, Villabonako Subijana etxean. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Antzerkizale Elkarteak, Ipuin Kontalariak eta Kantuzaleen Elkarteak antolatutako jardunaldiak dira eta edizio honetan «Euskalkiak, euskara batua eta erregistroa ahozko kultur sorkuntzan» gaia izango dute ardatz. Erregistro egoki eta zuzenez, euskararen baliabide hutsuneez eta alboko hizkuntzen modako baliabideez arituko dira.