Irritxoen Egunean Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikusteko sarrerak, agortuta
Datorren igandean, azaroaren 11n, Irritxoen Eguna ospatuko da Errenterian preso daudenen seme-alaben eskubideak sustatzeko. Hitzordua arrakastatsua izango dela aurreikusten da. Esaterako, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen saiorako sarrerak agortu dira dagoeneko eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, ez dira sarrera gehiago salgai jarriko. Niessen plazan hasiko da jaia 11.00etan. Errenteriako alkateak Irritxoen Eguneko «alkate txikia» izendatu ostean, antzezlan bat eskainiko dute, espetxean bere haurrarekin bizi den ama baten ikuspuntua eta bere bizi esperientziak erakutsiz.