Ritxi AIZPURU | Musika argitaratzailea
Musika eduki
Gero eta musika gehiago daukagu. Gero eta musika gehiago pilatzen dugu teknologiak eskainitako tresna berrietan. Musika euskarri fisikoan izan dugu baina fisikoaren ospea gero eta txikiagoa da. Beti izan da, eta izango, musika euskarri fisikoan edukitzea gustatzen zaion jendea, eta musikaren bilduma egiten duena. Musikaren bildumagileak dira. Musika edukitzea maite dute, eta askok musika erabili egiten du. Baina desberdina da musika euskarri fisikoan edukitzea edo modu digitalean. Musika edukitzeari buruz ari gara, edukitze soilari buruz. Eduki aditzak ez du adierazten haren erabilera. Digitalizazioaren hasieran, jendeak doan edukitzearekin txundituta, milaka eta mila disko jaitsi zituen. Eduki edukitzeagatik, baila erabilerarik gabe. Dena edukitzearen grina hori behera etorri da pixka bat. Baina oraindik edukitzeak erabat gainditzen du erabilera. Euskararekin antzekoa gertatzen da. Iñaki Segurolak artikulu batean dio «euskalduna ez dela euskara duena, baizik eta euskara erabiltzen duena». Datu honi hau gehituko beharko litzaioke: euskaldunak ez daude bizirik euskara oraindik esistitzen delako. Euskara, ohiturak, bizimoduak eta nortasuna hor daude oraindik euskara hizkuntza erabili duten euskal komunitateek iraun dutelako, euskaldunek euskara erabili dutelako. Beraz euskaldunak dira euskaraz hitz egiten dutenak. Hizkuntza edukitzea eta ez bada hura erabiltzen lerdokeria da eta horrek ez du inor euskaldun egiten. Estatu espainiarrak demokrazia omen dauka, baina ez badu erabiltzen, zer demokrazia da hori? Herriei utzi beharko litzaieke libre izaten (Katalunia, Euskal Herria...).