ILUSTRAZIOA
Etxepare Saria irabazi zuen «Hara!» album irudiduna argitaratu dute
Miren Asiainek sortutako «Hara!» album irudidunaren proiektuak eraman zuen Nafarroako Udal eta Euskara Zerbitzuek, Pamiela argitaletxearekin batera, antolatzen duten VI. Etxepare Saria eta, behin amaituta, orain ikusi du argia. Saria magiaz beteriko kontakizuna sortzeagatik eta nortasun bisual bereziagatik eskuratu du Asiainek, baita egunerokotasunetik fantasiaren erresuma eraikitzen duelako ere.