GARA > Idatzia > Kultura

HAUR LITERATURA

Ttarttalok «Kamile» neskatilaren lau istorio berri kaleratu ditu

«Kamile pottoka gainean», «Kamile oporretara doa», «Kamile eta gaueko amesgaiztoa» eta «Kamile eskolako jaialdian» argitalpenak aurkeztu berri ditu Ttarttalo argitaletxeak. Hiru urtetik gorako haurrei zuzendutako liburu hauek Nancy Delvaux idazleak sortutako Kamile neskatilaren abenturak ditu oinarri, eta irudiak Aligne de Petigny ilustratzailearenak dira. Argitalpen bakoitzak 5,65 euroko salneurria du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo