LEHIAKETA
Abian da Nafarroako Eskolarteko VII. Mikroipuin lehiaketa
Pamielak eta Euskara Kultur Elkargoak antolatuta, martxan da Nafarroako D eta A ereduetako ikasleei (LH eta DBH) zuzendutako VII. Mikroipuin lehiaketa. Ekimenaren asmoa hamar lerrotan ikasleek barruan dituzten sentipenak kanporatzea da eta, horretarako, sentimenduei dagozkien esanahiak bilatu eta hizkuntzaren baliabideekin jolas daitezela. Idazlan bakoitzak ehun hitz izan ditzake gehienez eta lanak abenduaren 14a baino lehen entregatu behar dira.