GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

ESPETXE POLITIKAREN AURKAKO MOBILIZAZIOA

Ordezkaritza politiko anitza eta Aurore Martin gogoan

UMPk izan ezik, gainerako alderdi politiko gehienek ordezkariak bidali zituzten atzoko manifestaldira. Alderdi abertzaleak ziren gehiengoa, baina azken garaiotako mobilizazioetan gertatu bezala, sozialistak kopuru handian hurbildu ziren. Gizarte eragileek, mugimendu kideek eta sindikatuetako ordezkariek ere manifestaldiarekin bat egin zuten.

p002_f08_7584.jpg

 

Laura MINTEGI
EH Bilduko parlamentaria

«Frantziar eta espainiar estatuek bakearen   alde urratsak egin behar dituzte»

Laura Mintegik, Euskal Herria Bilduren izenean, Baionako manifestazioan parte hartu zuen, eta Bidasoaren bi aldeetako hedabideen arreta bereganatu zuen. Aurore Martin atxilotu eta Madrilen espetxeratu izana salatzeko ere baliatu zuen ekitaldia. «Presoen aldeko aldarrikapena da eta aldarrikapen transbertsala. Euskal gizartean eratua eta indar ezberdinek sostengatzen duten aldarria da», nabarmendu zuen Mintegik. Frantziar eta espainiar estatuei zuzendu zizkien bere hitzak, «bakearen aldeko urratsak» egiteko garaia dela jakinarazteko. «Haiek inplikatu behar dute, haien politika, haien indarra, Aieteko Konferentziaren ildotik bakea ekartzeko Euskal Herrira», gehitu zuen, hain justu orain dela gutxi ordutik urtea bete denean. Hiru aldarrikapen nagusiak gogoraraziz bukatu zuen hedabideen aurreko hitzaldia Laura Mintegik: «Batetik, gaixorik dauden presoak askatzea, ‘Parot’ izenarekin ezagutzen den doktrina bertan behera uztea, eta, azkenik, presoen sakabanaketa gelditzea.

Michel LARRALDE
CFDTko idazkari nagusia

«Euroaginduaren  aurka gaude eta behin betiko gelditzeko eskatzen dugu»

Joan den ostiralean, Itsasun,  urteko kongresua egin zuen CFDT Pays Basquek. Batutako sindikatuko kide gehienek babesturik mozio bat bozkatu zuten. Mozio horretan Aurore Martin lehenbailehen askatua izan dadila eskatzen zutela ekarri zuen gogora Larraldek. «CFDT sindikatuaren iritziz, onartezina da, leporatzen zaiona ikusirik, Espainiako presondegi batean egotea. Euroaginduaren aurka gaude eta behin betiko geldi dezatela eskatzen dugu», bukatu zuen.

Amaia MUÑOA
ELAko ordezkaria

«Onartezina dela iruditzen zaigu
presoen inguruan gertatzen ari dena»

ELAren izenean, beste hainbat alditan bezala, atzoko manifestaldia babesteaz gain,  bai Estatu frantsesaren bai espainolaren partetik «bestelako erantzun» bat aldarrikatzeko hurbilduak zirela nabarmendu zuen. «Onartezina iruditzen zaigulako presoen inguruan gertatzen ari dena, bereziki Espainiako PPk darabilen politika. Gaurkoa bezalako mobilizazioen bitartez mugitzeko aukera daukagula iruditzen zaigu», adierazi zuen Muñoak.

Olivier DARTIGOLLES
PCFko bozeramailea

«Manifestaldi hau Hollandek entzun beharko duen keinu azkarra da»

Olivier Dartigollesek bereziki Aurore Martinen aldeko hitzak plazaratu zituen atzo. Irmoki eskatu zion François Hollande frantses presidenteari eskua sar dezala gai horretan. «Gertakari horri buruz egia edukitzea eskatzen dugu, eta Aurore Martin itzuli ahal izateko baldintzak jarriak izan daitezela eskatzen dugu», erran zuen. Horrenbestez, atzoko manifestaldia Hollandek entzun beharko duen «keinu azkar bat» dela esan zuen. Preso politikoen bizi baldintzak hobetzearen alde agertu bazen ere, argi utzi nahi izan zuen euroaginduari ezetz esateko hurbildu zela Baionara.

Philippe POUTOU
NPAko ordezkaria

«Es el momento que los estados comiencen a trabajar para una solución política»

El representante del partido anticapitalista francés NPA, Philippe Pouto,u se solidarizó con Aurore Martin y con el conjunto de los presos vascos. Poutou recordó que para NPA el acercamiento y la liberación de los presos enfermos siempre ha sido una de sus revindicaciones, y le sumó también la de la liberación de Aurore Martin. Asimismo, insistió que es «el momento que los estados francés y español comiencen a trabajar para que haya una solución política para el pueblo vasco».  «Se necesitan manifestaciones como las de hoy para permitir que el tema siga adelante», subrayó.

Frederique ESPAGNAC
PSko senataria

«Urratsak eginak izatea espero dugu»

Atzoko mobilizazioaren ondotik, Parisen Euskal Herriaren hitza entzungo dela eta aurrerapausoak emango direla espero duela nabarmendu zuen Frederique Espagnac senatari sozialistak. «Mobilizazio honen ondotik urratsak eginak izatea, Aurore Martinekin zer gertatu den argiki ulertzea, eta bereziki, bake prozesuan aurrera egiten jarraitzea espero dugu», nabarmendu zuen. Parlamentari gisa, beraien lehenengo borroka, Aurore Martin espetxetik ateratzea izango dela baieztatu zuen. Eta Aieteko Konferentzia iragan zenetik urtebete igaro dela-eta, presoen familien mina entzun, eta Korsikan gertatu den bezala, hurbilketak izan behar direla esan zuen. Biktimen familiak ere gogoan izan zituen, «bake prozesu baten baitan, aurrera egiteko, guztiak kontuan hartu» behar direla esateko.

Christine BESSONART
Hautetsien Biltzarreko burua eta Senpereko auzapeza

«Aurore Martinekin gertatutakoa eta Vallsen adierazpenak onartezinak dira»

Christine Bessonartek oso garrantzitsutzat jo zuen atzoko manifestaldian egotea. Aurore Martin atxilotu aurretik ere engaiatu zen parte hartzera, bere ustez, bakea finkatzeko Espainiaren eta Frantziaren parte hartzea behar delako. Alta, azken gertakariek, bai Aurore Martinen kasuak, bai eta Manuel Valls frantses Barne ministroaren adierazpenek ere, manifestaldira hurbiltzeko are gogo handiagoa piztu ziotela onartu zuen: «Onartezina da gertatutakoa». «Vallsen erranek argi uzten dute ez duela deus ezagutzen hemen gertatzen denari buruz eta hemengo gizarte eta hautetsiei mespretxua diela. Ezinbestekoa da mobilizatzea gauza garrantzitsuentzat», nabarmendu zuen.

Ainhoa ETXAIDE
LABeko idazkari nagusia

«Ez gaude prest bakerako sortu ditugun aukera hauek alferrik galtzen uzteko»

Beste milaka eta milaka lagun Bezala, Ainhoa Etxaide Baionara hurbildu zen atzo. «Badakigu Estatuak mugituko baditugu, herria mobilizatzen delako eta herri honen eskaera bat, argi eta garbi, estatuen aurrean guztion ekimenez eta guztion indarrarekin jartzen dugulako izango dela», esan zuen. Horrekin, Estatu frantsesean mugimenduak bultzatu, eta presoen eskubideen alorrean urratsak egitera behartu daitekeela uste duela azaldu zuen LABeko ordezkariak. Egun hori eskatzen duela esan zuen: «Horrek benetan aurreranzko urrats oso handiak ekarriko lituzke bake prozesuan. Ez gaude prest bakerako sortu ditugun aukera hauek alferrik galtzen uzteko».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo