GARA > Idatzia > Kultura

CRíTICA teatro

«Zuloak» Mar de Plata zinema jaialdian izango da, Mexikotik pasatu ostean

GARA | DONOSTIA

Fermin Muguruzaren «Zuloak» filmak irmo jarraitzen du bere nazioarteko ibilaldian. Oraingo honetan Argentinako zinema jaialdirik garrantzitsuenean parte hartuko duela jakinarazi dute sustatzaileek, Mar de Plata Nazioarteko Jaialdiaren 27. edizioan izango da pelikula, alegia. Bi emanaldi izango ditu filmak, azaroaren 21ean eta 24an «Panorama - Soinu Bandak» sailaren barnean, beste hamabi filmekin batera. Hala ere, jaialdi horren ostean Buenos Airesko Artecinema aretoan ere estreinatuko dute azaroaren 29an, eta bertan astebetez izango da ikusgai.

Bestalde, Mexikon lotutako emanaldi eta kontzertuetan ere aurrera doa ekimena. Bihar hasi eta larunbata bitartean, Mexiko Hiriko hainbat gunetara iritsiko dira, eta filmaren aurkezpenak, «rockumentalaren» irudien proiekzioak eta Zuloak taldeak eta Fermin Muguruzak zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo