GARA > Idatzia > Kultura

TEKNOLOGIA BERRIAK

Liburuen eta irakurketa prozesuaren eraldaketaren inguruko jardunaldiak

Irakurketa eta teknologia berriak uztartuko dituzte Bilbon, Bizkaiko Foru Liburutegian. Gaur eta bihar argitaletxe eta liburutegietako ordezkariek, idazle eta blogariekin batera, irakurtzeko ditugun sistema berriei buruzko hausnarketa egingo dute «LiburuTEKia Literatura eta Teknologia Berriak» izeneko jardunaldietan. Irakurketa emankorragoa izateko eskura ditugun tresnak (liburu elektronikoa, adibidez) ezagutaraztea da jardunaldien helburua. Gaur eguerdian hasiko dira jardunaldiak. Biharko, egun osoko egitaraua prestatu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo