GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Etxe gabetzeak eteteko arrazoiak ezin dira humanitarioak izan, justiziakoak baizik

Larunbatean, Amaia Egañak bere burua leihotik bota ondoren, Kutxabankek iragarritakoaren ildotik, Espainiako Banku Elkarteak atzo iragarri zuen bi urtetarako bertan behera utziko dituela etxe gabetzeak, muturreko beharra dagoen kasuetan, eta Gobernu espainola eta PSOE ere lehenbailehen antzeko neurriak indarrean jartzeko akordioa lortzeko bildu ziren atzo. Banku Elkarteak adierazitako arrazoiak humanitarioak omen dira. Kaleratzeak etetea eskuzabaltasun keinua balitz bezala, milaka kaleratzeren ondoren arrazoi humanitarioak gogora ekartzea kaleratzeen erantzuleen faltsukeriaren erakusgarri da. Beste horrenbeste esan daiteke administrazioez, gizarte presio gero eta handiagoak mugiarazi arte ez baitute kezkarik ere erakutsi. Inor etxetik ez kaleratzeko arrazoiek ez dute humanitarioak izan behar, justiziakoak baizik. Eskubideak errespetatzearen ondorio.

Etxe kaleratzeak eteteak, bestalde, kostuak izango ditu, eta lehenbailehen argitu beharko lukete nondik ordainduko dituzten kostu horiek. Kutxen arduradunek gizarte ekintza kaltetzeko joera dute, eta hori bidegabekeria onartezina izango litzateke, bidegabekeria bat saihesteko beste bidegabekeria, alegia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo