GARA > Idatzia > Kultura

Christian Caujolle izango da Getxophotoko komisarioa hurrengo hiru urteotan

GARA | GETXO

Datozen hiru urteetarako komisario berria Christian Caujolle izango dela iragarri du Getxophotok. Kritikari ospetsu honek ibilbide luzea du argazkigintzan. Izan ere, Michel Foucault historialari, psikologo eta filosofoaren eta Roland Barthes idazlearen ikasle eta laguntzaile izan zen «Libération» egunkariaren editore grafiko gisara lanean hasi zen arte.

1986an VU argazki agentzia sortu zuen. Ordutik nazioarteko argazkigintza ekitaldi ugaritan parte hartu du, hala nola, Arlesko Nazioarteko Argazkigintza Topaketetan edo Rotterdameko argazki jaialdian.

Gainera, Pariseko Grand Palaiseko «Hors Cadre» eta Amsterdamen, Tokion, Parisen eta Seulen ikusi ahal izan ziren World Press Photoren 50. urteurrena omentzen zuten erakusketetan komisarioa izan zen.

2010ean Arte eta Letren Domina eskuratu zuen egindako lanagatik. Oraingo honetan getxophoto 2013 erakusketan estreinatuko da, eta lan hori beteko du hiru urteotan.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo